Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!
Kaixo, Berbalagun!
Zer moduz doa etxeko egonaldi behartua?
Bakan batzuk oraindik lanera joaten jarraituko duzue; besteok, aldiz, telelana egiten ari gara; eta, oro har, guztiok imajinazioa erabiliz etxean entretenitzeko aukera bila.
Berbalagun egitasmoa euskaraz praktikatzeko programa baino gehiago da; harreman sarea da. Eta nola elikatu sarea? Bada, hauxe gure proposamena:
- Whatsapp taldeak bideo-hitzorduak egiteko erabiliko ditugu; mintzapraktika on-line
bidez bideratuko dugu, ea nola moldatzen garen. Momentuz ohiko
hitzorduak mantenduko ditugu. Etxean ere euskaraz PRAKTIKATU eta BIZI
daiteke.
- Kultur Lehiaketa. Oraindik ez duzu bete galdetegia? Zeren
zain zaude ba? Martxoaren 30era arte luzatu dugu epea. Saria: liburu
elektroniko bat. Hona hemen galdetegia betetzeko linka: https://labur.eus/xRZ5m
- Egunean behin. Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Deskargatu mugikorrean playstoretik
eta sartu Berbalagunen taldean (beheko kartelean xehetasun gehiago).
Astero parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Sariak egoera
normaltasunera bueltatu eta gero banatuko ditugu.
- Berbalagunen asebetetzea neurtzeko galdetegia. Gure lana baloratu eta hobetzen laguntzeko zuen premian gaude. Bost minutu nahikoa duzu galdetegi hau betetzeko: https://labur.eus/Dazys
- Ekintzak atzeratuta, ez bertan behera utzita. Martxorako
aurreikusitako ekintzak atzeratu egin behar izan ditugu. Agenda
berrantolatzen ari gara. Adi, Berbalagun! Maiatza eta ekaina bete-beteta
datorkigu: sukaldaritza ikastaroak, mendilagun irteerak, tuppersex,
hainbat idazleren irakurketak, berbalagunen bazkaria...
Berbalagun guztiok osatzen dugu. Horregatik, berrogeialdi hau pasatzeko, eta gerorako proposamenak, kritikak eta ideiak baldin badituzu, bidali helbide honetara: durangaldea@aek.eus edo 639400786 telefonora.
Besarkada handi bat Berbalagun guztioi!
Zaindu dezagun elkar.
No comments:
Post a Comment