2007/05/23

Euskal Astea

Durangoko Udalak Euskal Astearen 10. edizioa antolatu du. Euskal Asteak egitarau zabala dauka, eta ekainaren 1etik 10era bitartean denetariko ekitaldiak izango ditu; beste askoren artean, hurrengo ekitaldia hauek izango dira:
- Euskal Dantzak: Bizkaia eta Zuberoa (ekainaren 2an - larunbata- 19:30ean) eta Araba, Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa (ekainaren 3an -igandea- 12:30ean) Andra Mariako elizpean.
- Bertso tranpa: ekainaren 8an, ostirala, 22:00etan San Agustin Kultur Gunean.
- Nekazaritza Azoka: ekainaren 10ean -igandea- 11:00etatik aurrera Merkatu Plazaren inguruan.
- Kalejira dantzari, trikitilari eta txistulariekin: ekainaren 10ean -igandea- 12:00etan (irteera Andra Mari elizpea).

2007/05/21

Mintza Eguna

2007ko ekainaren 2an Mintza Eguna ospatuko da Donostian. Mingaina askatzeko jai egun aproposa!
Egitaraua:
11:30ean Donostiako Bulebarreko kioskoan ongi etorria bertsolariekin.
12:00etan ibilbide gidatua Donostiako Alde Zaharrean barrena.
12:30ean hamaiketakoa Arrano Beltza euskal tokiak prestatuta.
14:00etan bazkaria.
Bazkalostean, sari banaketa eta ondoren kantatu, dantzatu...

Durangoko berbalagunen afaria

Ekainaren 1ean Durangoko berbalagunok afaria egingo dugu "Gorrotxa" jatetxean. Afaria girotzen Jonu kantautorea izango da. Tarte atsegina igaro nahi baduzu... badakizu: etorri, birritan pentsatu barik.
Afariarekin batera amaiera "ofiziala" emango diogu aurtengo ekitaldiari. Izango dira, dena den, talde batzuk ekainean zehar euskarari ekinez jarraituko dutenak.