2009/12/21

AEK eta UPV-EHUren arteko HITZARMENA


AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte
hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko
ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu
ahal izango dituzte. Adostutakoa honakoa da:

* Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden
euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak
ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen
da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile
papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu

* Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren
espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango
lizkieke..

* AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta
ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa haueta zurekin
jarriko gara harremanetan.

2009/12/14

Berbalagunentzat eskaintza BERRIA





Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara(berbalaguna, mintzalaguna,..)
AEK-k BERRIArekin duen ekordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure datuak bete hemen eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.

Durangaldeko Berbalagunak!!

DENOK EGUNKARIAREKIN BAT!!

2009/12/11

ELORRIO

Elorrixon Berbalaguna martxan!!!
Aurtengo edizioan herriko erabilera egitasmoan parte hartzen duten
berbalagun taldeean egutegia eta ordutegia:

Astelehenetan:

15:00-16:00 Parran

Asteazkenetan:

12:00-13:00 Parran

Ostegunetan:
15:00-16:00 Portalekuan
19:00-20:00 Gurian
21:00-22:00 Tangerren

Ostiraletan:

10:00-11:00 Parran

Eman izena berbalagunen!!!



Iazko berbalagunak ardo dastaketa ikastaroan

BERRIZ


Berrizko Berbalagunak martxan!!
Aurten ere berriro ekin diogu berbalagunari Berrizen.


Berbataldeen egutegia eta ordutegia:


Asteazkenetan:

16:00-17:00 Pedro Juanen

Ostegunetan
18:30-20:30 Fondan

Ostiraletan
15:00-16:00 Kantoien

Berrizko berbalagunean parte hartu nahi baduzu , oraindik ere baduzu aukera!!
Zahar eta Berri berbetan gabiz

ZALDIBAR















Zaldibarko Berbalagun Taldeak


Zaldibarren Berbalagunak batzen hasiak dira dagoeneko.
Hau da bertako taldeen egutegia eta ordutegia:

Asteartean:
19:30-20:30 Rincon de Paula tabernan
Asteazkenetan:
10:30-11:30 Rincon de Paula tabernan
19:30-20:30 Rincon de Paula tabernan

Ostiraletan:
15:00-16:00 Karobi kafetegian

Animatu eta zeuk ere izena eman!!!





zaldibarko berbalagunak iazko ospakizunean

Berbalagunon jaia






Kaixo berbalagun, ikasle, irakasle, euskaltzaleak!!

Urtea behar den moduan amaitzeko Durangon Durangaldeko Berbalagunak Gabonetako jaitxoa antolatu dugu hurrengo ostiralerako, hilaren 18an.
Asmoa 19:30etan trikipoteo batekin ekitea da, goienkalen gora eta behera. Ondoren, 21:00etan, afaria izango dugu Berbaroko txokoan .
Menua: Entsalada, solomoa piperrekin, postrea eta edaria ere behar beste, dena 15€tan.
Bertan bertsolariak ere izango ditugu, Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo"abarkas".
Kantuen aritzeko aukera ere egongo da afalostean..

Beraz bi aukera dituzue, afal aurretik trikipoteoan parte hartu nahi duzuenok 19:30etan Izki tabernan(lehengo berbaro) geratuko gara eta afaltzera zuzenean etortzeko asmoa duzuenok, 21:00etan berbaroko txokoan..
Izena emateko azken eguna(beti salbuespenen bat ere egiten dugu..) 14a da.
Animatu eta izena emon!!

2009/12/03





ABADIÑON ERE BERBALAGUNA










Talde banaketa, ordutegiak zehazten,....



Durangoko berbalagun taldeak:
Astelehenetan:
  • 15:30-16:30 Jai Berri kafetegian
  • 19:00-20:00 Plateruenan
  • 20:30-21:30 Plateruenan

Asteartean:

  • 15:00-16:00 Ibaizabal kafetegian

Asteazkenean:

  • 10:00-11:00 Jai Berrin
  • 15:00-16:00 Atxo Fun-funean

Ostegunean:
  • 15:00-16:00 Ibaizabal kafetegian
  • 17:00-18:00 Mesoi berrian
  • 18:00-19:00 Ibaizabal kafetegian
  • 18:30-19:30 Zero kafetegian

Ostiralean:
  • 11:00-12:00 Plateruenan(2 talde)
  • 18:00-19:00 Atxo fun funean
  • 20:00-21:00 Irlandesean

Berbalagunak egindako batzarraren lekukotasuna.....
Oraindik ere izena emateko aukera baduzu, Eman izena Berbalagunen!!

berbalagunak azokatik...

Durangoko Euskal Liburu Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da. 4an goizeko 10:30etan zabalduko ditu ateak azokak.
Durangoko berbalagunak bertaratzeko asmoa badute behintzat. Bariku goizeko taldeek 11etan hitzordua dute kafe antzokian asmo horrekin.
Egun hauetan Durango osora hamaika aukera zabalduko dira; ikuskizunak, antzerkiak, aurkezpenak, kantaldiak, elkarteratzeak,...Landako gunean, Haur literatur aretoa, Elkartegia, San Agustin, Gaztetxean azoka alternatiboa, Andra mariko elizpea, merkatu plazan artisautza azoka,...Egitarau ofizialari buruz gehiago jakiteko hemen klikatu dezakezue.

KORRIKA denda ere badagoela enteratu gara. Gainera merkealdietan ei dago eta non eta GOIENKALEN! Bertaratu behar...

Asteburu luze honetan euskararen munduan murgiltzeko aukera paregabea duzue berbalagun kideok, bertara hurbildu eta kriston pare pasatzeko!

Ondo ibili!!!
BERBALAGUN PRENTSAURREA DURANGON

Iazko balantzea egin eta aurtengo edizioari hasiera emateko Durangoko talde eragileko partaideek prentsaurrea burutu genuen urriaren bukaeran Durangoko Kafe antzokian.


Bertan Berbalagun dinamizatzaileak, Hizkuntza eskolako ordezkariak, Berbaro Durangoko euskara elkarteko zuzendariak, Udal euskaltegiko zuzendariak, udaleko euskara zerbitzuko ordezkariak eta Abarrak AEK euskaltegiko arduradunak parte hartu zuten. Honetaz gain, berbalagunean ibilitakoa eta dabilen Josep ere izan genuen-jatorriz kataluinakoa, Durangon bizi dena eta azken urteetan euskara ikasi eta erabiltzen duen gaztea- eta berbalagunean parte hartzen duenetik izandako esperientzia kontatu zigun.
Honekin batera aurtengo erronkak ere plazaratu genituen eta deialdi berezia egin genien euskaldun zaharrei programan laguntzaile gisa parte hartzeko eta euskaldun berriei zein bidea egiten ari direnei programara hurbiltzeko. Animo zuek!
ZAHAR ETA BARRI BERBETAN GABIZ!!