2015/11/30

Abenduak 3, 365 Euskal Herrian euskaraz


Zertarako aulkiak, pentsatzeko, entzuteko, erabiltzeko ez badira?
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu eta GUKAk, Durangoko euskaltzaleen bilguneak, hainbat ekintza antolatu ditu arratsalderako. Animatzen zarete aulkia hartu eta gurekin arratsaldea giro ederrean pasatzera? Zatoz arratsaldeko 18:00etan Andra Mari elizpera!!!

2015/11/26

Durangaldeko II. Mintzodromoa


Joan den azaroaren 19an, Durangaldeko II.Mintzodromoa ospatu genuen Durangoko Plateruena Kafe antzokian. Bi saio egin genituen, goizekoa 10:00-12:00 eta arratsaldean 18:00-20:00. Guztira, 200 bat lagun  batu ginen bertan eta giro ederrean tratatu genituen 3 gaiak, musika, osasuna eta euskara. Horren adibide dituzue pare bat argazki. Dena den, hurrengo loturan egun horretako argazki guztiak aurkituko dituzue.
https://www.facebook.com/durangaldeko.berbalagunok/media_set?set=a.1651366355103767.1073741832.100006912550528&type=3&pnref=story


2015/11/06

Durangaldeko Mintzodromoa


3 gai ordubetean. Euskaraz lagun artean, giro ederrean eta lotsa barik aritzeko aukera aparta. II.mintzodromoa izango da aurtengoa. Iaz bezala bi saio egingo ditugu; goizeko saioa, 10:00-12:00 eta arratsaldekoa, 18:00-20:00. Animatu eta eman izena parte hartu nahi duzun txandan azaroaren 13a baino lehen.