2019/02/23

SUKALDARITZA BEGETARIANOA IKASTARO ARRAKASTATSUA ELORRION

Lagun giro apartean, amantalak soinean eta euskara mihian arratsalde paregabea igaro genuen ostegunean Elorrion.
Hostorezko porru pastela eta azenario bizkotxoa egin genituen. Errezetak partekatu eta zalantzak argitzeko tartea ere izan genuen.
Eta bukatzeko,nola ez,  hainbeste mimoz egindako errezetak jan genituen denon gozamenerako. Euskararen osagai magikoa nabaritzen zen plateretan, ezin goxoagoa zegoen guztia.
Sabela beteta, ikasita, berbalagun kide berriak ezagututa eta errezetak eskuan pozik bukatu genuen ikastaroa. 



2019/02/13

SUKALDARITZA BEGETARIANOKO TAILERRA ELORRION

Elikadura gure sasoiaren, umorearen, eta bizitza pertsonal nahiz profesionalaren oinarria da.
Guztiok dakigu teoria: gimnasiora joan, izerdia atera, gantza gainetik kendu, eta ondoren pastel bat jatea ez da aproposena.  Gaurtik aurrera hori guztia aldatzeko prest baldin bazaudete, adi egon!

Zatoz Elorrion egingo dugun sukaldaritza begetariano tailerrera, eta errezeta goxo bezain osasuntsuak ikasiko dituzu.

DOHAINIK DA eta izena eman behar da: 639 400 786

2019/02/12

DANTZA IKASTAROA ABADIÑON

Konturatu orduko badator udaberria, eta eguzkiarekin batera badatoz erromeriak gure herriko plazetara!
Pasa den asteko dantza ikastarora joateko aukerarik ez bazenuten eduki, egon lasai, ostegun honetan beste aukera bat izango duzue.
Erromerietan ohikoenak diren dantzak ikasiko ditugu.
Dohainik da eta plaza mugatuak daude. Deitu edo idatzi whatsappa telefono honetara: 639 400 786



2019/02/01

PLAZAKO DANTZAK IKASTAROA MATIENAN

Sekula ez omen da berandu gauza berriak ikasteko. Durangalde edo Euskal Herriko edozein plazetan gustura dantzan aritu nahi baduzu, oraintxe da zure aukera. Erromerietan ohikoenak diren plazako dantzak ikasteko aukera aparta daukazu Abadiñon otsailaren 7an eta 14an.
Dantzan ikasteaz gain, lotsa galdu eta ondo pasatzeko aukera paregabea!