2017/12/19

2018ko berbalagun kanpo ekintzak


 2018ko kanpo ekintzen aurrerapena

Oporretatik bueltan astero izango dugu durangaldeko berbalagunok kanpo ekintzaren batean parte hartzeko aukera! Hemen duzue urtarril eta otsaileko ekintzen menua, animatu eta eman izena leku mugatuak daude eta!


2017/11/30

arratsaldeko saioa

Arratsaldeko saioan ere ederto!


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta jarraitu bizi eta praktikatzen!

Gogoratu urtarriletik aurrera 2018ko kanpo ekintzen agenda izango duzuela eskura, bitartean ondo izan!



goizeko saioko parte-hartzaileak


Goizeko saioa parte-hartzaileen ahotik

Saioa bukatutakoan parte hartu duten berbalagun batzuek beraien esperientzia kontatu digute.

Zer moduz aritu zara?
Euskara praktikatzeko aukera hona iruditzen zaizu mintzodromoa?


Luis: " Pozik aritu naiz, hona etortzea gustatu zait. Hobeto berba egiten laguntzen dit honek. Pasa den urtean gazteekin egon nintzen eta esperientzia ona izan zen, oso argi hitz egiten dute eta horrek asko laguntzen dit. Aurten nire adinekoekin ere gustura.
Mintzodromoa erabilgarria dela uste dut baina gehiagotan egin behar da ez urtean behin bakarrik."


Mentxu: " Nire lehen aldia izan da gaur mintzodromoan, asko gustatu zait taldeetan jende ezberdina egon garelako. Ni baino gehiago zekiten baina eroso sentitu naiz.
Beldur pixka batekin etorri naiz ea nola sentituko nintzen baina oso gustura aritu naiz eta gaiak ere egokiak izan dira hitz egiteko."

"Mintzodromoak euskara praktikatzeko balio du eta nire proposamena urtean bi egitea da edo ni Elorriokoa naizenez bertan ere formatu txikiagoan bada ere egitea.
"



Martin:" Lehen aldia izan da, nire klaseko beste bi lagun iaz etorri ziren eta iaz oso jende gaztearekin tokatu zitzaien, aurten, jende helduagoarekin aritu gara eta denok pozik."

"Gure irakaslearekin hitz egin dugu eta astean behin euskaltegian ere egingo dugu horrelako zerbait. Niri oso ideia ona iruditu zait."

MINTZODROMOA praktikatu eta bizi!

Eman diogu hasiera aurtengo mintzodromoari!

Goizeko saioan gazte ugari bildu da Plateruenan, Kurutziaga ikastolako eta Santa Rita ikastetxeko 4.DBHko ikasleez gain, aek eta udal euskaltegiko ikasleak eta berbalagunak ere hurbildu dira. 

Hauexek izan dira goizeko gaiak:
- Gazte lokalak
 - Ostiral beltza
- Teknologia eta euskara


Kafe, bizkotxo eta pasta artean gustura aritu dira mingaina dantzatzen. Bigarren eta hirugarren txandak pixka bat gehiago luzatu ditugu beraiek eskatuta.








2017/11/08

MINTZODROMOA

Badator, urtero legez, mintzodromoa!

Prest mingaina dantzatzeko? 

Azaroaren 30ean, osteguna, Plateruena antzokian mintzodromoa egingo dugu.

Mintzodromoan talde txikiak antolatu eta 20 minutu izango dituzu zure taldearekin guk proposatutako gai baten inguruan hitz egiteko. Ondoren, gaia eta taldekideak aldatu eta beste hogei minutuz ariko zara. Horrela, hiru txanda egingo ditugu. 

Euskara praktikatu eta jende berria ezagutzeko aukera bikaina! 

 Goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Eman izena nahi duzun txandarako.


Izena emateko deitu edo bidali whatsappa.


2017/09/18

2017/06/12

Bolo txapelketa, giro aparta!

Pasa den ostegunean bolo-txapelketa izan genuen Berrizen eta berbalagunek maila ederra erakutsi zuten, batzuek saria eraman zuten etxera baina jan edana denontzako egon zen.





2017/05/31

kantu bazkaria

Ikasturte bukaera iristear dago eta ospatzeko ekainaren 17an, larunbata, kantu bazkaria antolatu dugu!

Anima zaitezte!Tiketak Plateruenan salgai, ostiraletik aurrera.


2017/05/22

Maiatza bukatzeko...buruko masaje ikastaroa

Maiatza bukatzeko...buruko masaje ikastaroa!
Maiatzaren 31n, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Iurretako Goiuria kultur gunean bilduko gara. Bertan Xabier Pajaresek, buruko masajea egiteko teknika batzuk erakutsiko dizkigu.

Eman izena ahalik eta arinen!




2017/05/08

Larunbateko bisita gidatua, Zenita auzoa

Hemen dituzue, pasa den larunbat goizean egindako bisita gidatuko argazki batzuk, ederki azaldu zigun Kristinak Elorrioko Zenita auzoan, historian zehar, errekak izan duen garrantzia. 
Eskerrik asko zuri eta Ania baserrikoei etxeko ateak irekitzearren.

Hurrengo asteetarako ere baditugu beste ekintza batzuk: sendabelarren tailerra, buruko masaje tailerra...eta ekainean urteroko bolo txapelketa eta berbalagun ikasturte bukaerako bazkaria!

 


2017/04/25

Zenita berdea ibilbidea Elorrion

Kaixo, berbalagunok! Zer moduz oporrak? Datorren astean hitzordua dugu elkarrekin Zenita berdea ibilbidea egiteko, Elorrioko auzo bat da Zenita eta bisita gidatua egingo dugu auzoa ezagutzeko. Maiatzaren 6an, larunbata, goizeko 10:30ean Elorrioko turismo bulegoan elkartuko gara.

Anima zaitezte!



Lekua hartzeko deitu 639 400 786 zenbakira edo bidali whatsappa.

2017/03/07

ortua balkoian

Udaberria badator eta orain da ortua atontzeko garaia! Anima zaitez martxoaren 21ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Zaldibarko liburutegi zaharrean egingo dugun ikastarora. Ortua etxeko balkoian jartzeko gomendioak emango dizkigu EHNEko Estik. 

Etorri nahi baduzu eman izena telefonora deituta edo whatsappa bidalita.

2017/03/01

kultur lehiaketako irabazlea

 

Asko eta asko izan zarete parte hartu duzuenok baina bat bakarra irabazlea... Zorionak LOURDES ROYUELA!!!

Zurekin harremanetan jarriko gara oparia emateko!

Ondo izan eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!!!



2017/02/27

Lehen makrobiotika saioa

Pasa den astean eman genion hasiera makrobiotika ikastaroari, giro ederrean egon ginen Gaztañodi elkartean Martarekin. Miso zopa, Artatxiki eta azalore pastela, tofunesa eta natilak sukaldatu genituen. Asteazken honetan izango da ikastaroaren bigarren atala.








2017/02/22

Euskal dantzak

Udako erromerietarako prestatzeko, martxoan euskal dantza ikastaroa antolatu dugu Durangon. Lau ostegunetan izango da (martxoak 9, 16, 23 eta 30ean), 18:00etatik 20:00etara bitartean, merkatu zahar atzeko lokalean.
Anima zaitez eta eman izena!

Deitu 639 400 786 telefonora edo bidali whatsappa!

2017/02/20

Makrobiotika ikastaroa

Ostegun honetarako oraindik planik ez baduzu, zatoz gurekin makrobiotika ikastarora! Ikastaroak bi eguneko iraupena du, otsailaren 23a, osteguna eta martxoaren 1a asteazkena, bi egunetan 18:00etatik 20:30era bitartean bilduko gara Abadiñoko Gaztañodi elkartean. Eman izena berandu baino lehen plaza mugatuak daude eta!


2017/02/16

Alberto Iñurrategirekin Zaldibarren

Atzo ederki pasa genuen Alberto Iñurrategirekin hizketan. Azken urteetan egindako espedizioen berri izan genuen, porrotaren inguruan hausnarketa egiteko aukera eman zigun eta argazki ikusgarriak erakutsi zizkigun. Eskerrik asko Alberto!






2017/02/07

ALBERTO IÑURRATEGI

Datorren asteazkenean, hilak 25, Alberto Iñurrategik bideo emanaldia eskainiko digu Zaldibarko liburutegi zaharrean. Mendizaletasuna, zaletasuna eta lehia izango dira proiekzioaren ardatz. 

Gainera, berbalagunok gaiaren gainean ditugun galderei erantzuten saiatuko da. Beraz, asteazkenean arratsaldeko 18:30etatik aurrera tartetxo bat baduzu, hurbil zaitez Zaldibarrera, bertan izango gara!