2008/12/03

Gonbidapena Durangoko Berbalgunei!!



Abenduaren 4an, ostegunean, arratsaldeko 20:00etan LAUNA UPATEGIAk MIKEL GARAIZABAL-en eskutik ardo berrien aurkezpena eta dastaketa egingo du Plateruena Kafe antzokian.

Berbalagunean 4 pertsonendako gonbidapenak jaso ditugu.
Denboraren premia dela eta, zozketa arin eta tranpabakoa egin ondoren ostegunetan 15:00-16:00etara eta ostiraletan 17:00-18:00etara batzen den taldeetako 4 berbalagunei suertatu zaie paregabeko zita honetara joateko aukera. ZORIONAK!!
Onak izan eta kontatuko diguzue!!!

Durangon Berbalagun taldeak Martxan


Izen emate kanpainaren ondoren, azaroan eman diogu hasiera aurten Durangoko Berbalagunari.
Taldeen ordutegia , egutegia eta tokia berbalagun kideon artean adostu ondoren
honako hau da:

Astelehenean 15:00-16:00 Ibaizabal kafetegian
19:00-20:00 Jai Berrin
20:30-21:30 kafe Antzokian

Asteartean 15:00-16:00 Jai Berrin
15:30-16:30 Jai Berrin
18:00-19:00 Ibaizabal
20:00-21:00 Caledonian

Asteazkenean 11:30-12:30 Caledonian

Ostegunean 15:00-16:00 Jai Berrin

Ostiralean 10:45-11:45 Jai Berrin
17:00-18:00 Caledonian
20:00-21:00 Irlandesean


Berbalagun talderen batean sartzea eta gurekin praktikatzea nahi baduzu
EMAN IZENA !!

2008/10/29

2008/10/13

durangaldeko aurkezpenak

Durangaldean eskualdean ditugun Berbalagun egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago jada!

Urrian zehar ,besteak beste, herrietan aurkezpenak egingo dira:
-Berrizen, urriaren 15ean arratsaldeko 7etan Berrizko kultur etxean.
-Zaldibarren urriaren 16an arratsaldeko 7etan Udaletxeko pleno aretoan.
-Durangon urriaren 28an arratsaldeko 8etan San Agustin aretoan aurkezpen batzarra.



Bestalde, Durangon, Berrizen eta Zaldibarren aste honetan eta hurrengoan etxeetako buzoietan banatutako eskuorrien bitartez Berbalgun egitasmoan izena emateko eta parte hartzeko aukera izango dugu herritar guztiok. Hauetan azaltzen den fitxa bete eta ondoren azaltzen diren lekuetan entregatzea besterik ez da egin behar.

Non:
Durangon:
-Abarrak Euskaltegian
-Udal Euskaltegian
-Berbaro Elkartean
-Hizkuntza eskolan

Berrizen:
-Udaletxean-Euskara Sailean
-Euskaltegian(anbulategi zaharrean)
-Liburutegian

Zaldibarren:
-Liburutegian
-Udaletxean-euskara sailean

Edo telefonoz edo email-ez izena emateko:
Telefonoa:639400876
durangaldea@aek.org

2008/09 ikasturteko kanpaina

2008/06/30

5.edizioaren amaiera




Aurtengo ikasturteari jai polit batekin amaiera eman genion.Bertara hurbildutakoak ondo afaldu,ondo abestu eta dantzatu genuen.
Datorren irailean 6. edizioari hasiera emango diogu

2008/06/04

ikasturte amaierako jaia






Ekainaren 7an berbalaguneko ikasturte amaierako jaia ospatuko dugu.Programa honako hau:



20:30etan danok elkartuko gara Santa Ana plazan eta trikitixa eta guzti kalejiran joango gara antzokiraino



22:00etan afari ederra kafe antzokian bertan



23:30etan erromeria Saltsa Maltsa taldearen eskutik.