2009/05/28

BERBALAGUNEN AZKEN TXANPA

Durangaldeko berbalagunetik(Durango, Berriz, Zaldibar eta Elorrio) azken bi ekitaldi bateratu antolatu ditugu ekainerako.Bi aukera eta biak bateragarriak, batean ez bada bestean izango dugu durangaldeko berbalagunak elkar ezagutzeko parada eta mingaina astinduz egun atsegina igarotzeko aukera .


Durangoko plateruenean Bazkaria ekainaren 6an.
Berbatrikipoteo batekin hasi, goienkalen elkartu,.. eta jai giroan antzokian bazkaria izango dugu 14:30ak aldera. Prezioa 20€.
Zabala da eta euskara elkarte, euskaltegi zein euskaltzale orori gonbidapena luzatu nahi diegu Durangoko berbalagun egunean parte hartzeko.
Izen ematea: Berbaro elkartean, Durangoko udal euskaltegian, AEKk eskualdean dituen euskaltegietan edo Berbalagun tlf.zenbakira deituta.




ARABAR ERRIOXARA IRTEERA
Ekainaren 13an larunbata
IRTEERA:
Goizeko 09:00/09:15etan atera Durangotik
Launa upategietara 11etarako edo helduko gara.
Upategiari bisitaldia, azalpenak, ardo ezberdinen dastaketa, hamaiketakoarekin.
Bisitaldia bukatu eta BIASTERIra, herria ezagutzera.
14:30etan edo Bazkaria Bertsolariekin Launa Upategian.
(Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza)


Menua::- Nafarroako porruak olio. ozpinetan.- Patatak errioxar erara. - Arkume txuletillak brasan eginak. pikillo piperrekin lagunduta. - Gazta menbrilloarekin eta fruta. freskoa.- Kafea eta likoreak.Ardoak: Urteko ardoa, kriantza eta erreserba

Arratsaldean bueltarako bidean Bastidan geldialditxo bat egingo dugu.



55entzako lekua dago.Animatu eta izena eman!!!

Berbalagun, ikasle, irakasle, lagun, euskaltzale,burkide,maitale,auzokide, amona.......euskaraz aritzeko gogue besterik ez da biher!

BERBALAGUNAK DURANGALDEAN
Durangaldeko Berbalagunei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo behean agertzen den loturara. Bertan apirilaren bukaeran DEIA egunkarian agertu zen berria aurkituko duzu.

UEU IKASTAROAK BERBALAGUNENTZAT
Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruñeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.

Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.

Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.
BERBALAGUNAK KORRIKAREKIN BAT
Aurten ere Korrikarekin bat eginez antzerkia antolatu genuen plateruenean martxoaren bukaeran.
Arrakastatsua, polita, ondo egina, denbora pasa atsegina, eguneko gaia, …izan ziren entzundakoak ikusleen artean. Antzokia lepoz bete genuen. Aupa neskak eta ea hurrengoan ere elkarlanean besteron bat antolatzen dugun!
Aupa zuek!



Sagardotegira egindako irteeraren argazki bilduma
Berandu baina hortxe doa martxoan egindako irteeraren kronika laburra.