2008/10/29

2008/10/13

durangaldeko aurkezpenak

Durangaldean eskualdean ditugun Berbalagun egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago jada!

Urrian zehar ,besteak beste, herrietan aurkezpenak egingo dira:
-Berrizen, urriaren 15ean arratsaldeko 7etan Berrizko kultur etxean.
-Zaldibarren urriaren 16an arratsaldeko 7etan Udaletxeko pleno aretoan.
-Durangon urriaren 28an arratsaldeko 8etan San Agustin aretoan aurkezpen batzarra.



Bestalde, Durangon, Berrizen eta Zaldibarren aste honetan eta hurrengoan etxeetako buzoietan banatutako eskuorrien bitartez Berbalgun egitasmoan izena emateko eta parte hartzeko aukera izango dugu herritar guztiok. Hauetan azaltzen den fitxa bete eta ondoren azaltzen diren lekuetan entregatzea besterik ez da egin behar.

Non:
Durangon:
-Abarrak Euskaltegian
-Udal Euskaltegian
-Berbaro Elkartean
-Hizkuntza eskolan

Berrizen:
-Udaletxean-Euskara Sailean
-Euskaltegian(anbulategi zaharrean)
-Liburutegian

Zaldibarren:
-Liburutegian
-Udaletxean-euskara sailean

Edo telefonoz edo email-ez izena emateko:
Telefonoa:639400876
durangaldea@aek.org

2008/09 ikasturteko kanpaina