2019/01/28

KUNDALINI YOGA ELORRION

Kaixo, berbalagun:

Oraingoan Kundalini yoga egiteko gonbidapena egin nahi dizugu Elorrion.
Yogaren bitartez, ongizate fisikoa eta oreka emozionala lortzen ditugu. Emozioak lantzen eta burua garatzen laguntzen digu. Azken finean, barrualdea eta kanpoaldea orekatzean, barne-bakea eta bizi-poza ematen digu.
Xehetasun gehiago kartelean dituzu.


2019/01/17

TXAN MAGOA

Kaixo, berbalagun:

Sinisten al duzue magian? Erantzuna baiezkoa bada, magiaz gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu. Erantzuna ezezkoa bada, aldiz, Txan Magoaren azken ikuskizunarekin iritzia aldatuko duzue.
"Inpernutik natorren artista bat naiz ni" sorkuntzaren bitartez, magiaren munduan murgilduko gara berbalagunok datorren asteazkenean Durangon (Pinondo etxea).