Pages

2018/04/26

GAZTANDEGIRA BISITA

Aitor Urien, AbadiƱoko artzain gazteak, Sagasta auzoan duen gaztandegia erakutsiko digu Maiatzaren 8an. Idiazabal gazta ederra nola egiten duen azaldu eta probatzeko aukera ere izango dugu.



2018/04/17

SUKALDARITZA TAILERRA DURANGON

Atzo, Apirilak 16, sukaldaritza tailerra eskaini ziguten Saltsanekoek. Gastronomia disfrutatzen, sentitzen eta bizitzen ikasi genuen, eta nola ez, BETI EUSKARAZ! Euskara izan zen gure osagai magikoa, platerak hain goxo ateratzeko sekretua.

GOGORATU! Ostegun honetan, Apirilak 19, Musikaterapia ikastaroa izango dela Elorrioko Iturri kultur etxean. Kasu honetan ere, euskara izango da protagonista nagusia. Lagun arteko giro bikainean ostegun arratsaldea igarotzeko plan ezin hobea!
PLAZA MUGATUAK! Idatzi edo deitu telefono honetara: 639 400 786


2018/04/11

MUSIKATERAPIA IKASTAROA ELORRION

Musikaren bidez egiten den terapia da musikaterapia. Gizabanakoaren ongizate fisikoa edo emozionala lortzea da terapia honen helburua; komunikazio bideak irekitzea, emozioak liberatzea, pertsonak lasaitzea. Azken batean sentimenduak askatzea.