2015/06/04

Durangaldea ezagutu


Garaitik Berrizera doan bidearen historia ezagutzerik nahi? Datorren ekainaren 14ean izango dozu aukera. Oinetako erosoak jantzi eta zatoz gurekin goiz eder bat igarotzera!! Animatu eta eman izena!!!

ZERB garagardo dastaketa Elorrion


Joan den maiatzaren 28an, Arrasaten egiten den garagardoaren nondik-norakoak ikasteko eta dastatzeko aukera izan genuen.
Oraingoan, Elorrion egingo dugu dastaketa. Beraz, animatu datorren ekainaren 11n Elorrioko plazan egingo dugun dastaketara. Eman izena garagardoaren mundua ezagutu eta probatzeko!!!

2015/06/03

Cup-cake ikastaroa Berrizen


Pastel edo cup-cake gozo bat egiten ikasi nahi? tarta bat apaintzeko ideiak edo trikimailuak ezagutu nahi? Zatoz datorren asteazkenean Berrizko Kultur-etxean antolatu dugun ikastarora!!!! Animatu eta eman izena kartelean agertzen den telefonora deituz!!