Pages

2007/06/05

Durangoko Berbalagunekoen urte amaierako afaria

Durangoko Berbalagun-ek 2007 urte honetako amaiera afaria ospatu du. Afaria Gorrotxa jatetxean izan da. 30 lagunek hartu dute parte eta giroa ezin hobea izan da. Afalkideen artean Berbalaguneko "inkonbustible" batzuk izan dira: Josefina, Fernan, Jose Inazio, Puri, Julio, Esti, Maribel eta Bakarne, besteak beste.
Afalostea Jonu kantautoreak girotu du, kantuetan denon parte hartzea eraginez. Txoritxo batek esan digu berbalagunkide batzuek kantuan jarraitu dutela Caledonia tabernako karaokean.
Afari honekin batera amaiera "ofiziala" eman zaio aurtengo ekitaldiari, Berbalagun talde batzuek ekainean batzen eta euskerari ekiten jarraituko duten arren.
Orain balorazioak egiteko garaia da.