2015/12/10

Kakorratz eta puntu tailerra

Animatu eta zatoz hamabostean behin dakizuna erakustera, ideiak trukatzera, ikastera...eta noski, euskaraz berba egitera!!!

2015/12/01

VII. Kultur-lehiaketa


Durangaldeko Berbalagunek urtero antolatzen duen Kultur-lehiaketa abian da. 16 galderen erantzunak asmatu eta e-book bat irabazteko aukera izango duzu. Erantzun orria AEKren euskaltegian, Udal euskaltegian edota Durangaldeko edozein euskara zerbitzuan entregatu. Animatu eta zorte on!!!!

2015/11/30

Abenduak 3, 365 Euskal Herrian euskaraz


Zertarako aulkiak, pentsatzeko, entzuteko, erabiltzeko ez badira?
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu eta GUKAk, Durangoko euskaltzaleen bilguneak, hainbat ekintza antolatu ditu arratsalderako. Animatzen zarete aulkia hartu eta gurekin arratsaldea giro ederrean pasatzera? Zatoz arratsaldeko 18:00etan Andra Mari elizpera!!!

2015/11/26

Durangaldeko II. Mintzodromoa


Joan den azaroaren 19an, Durangaldeko II.Mintzodromoa ospatu genuen Durangoko Plateruena Kafe antzokian. Bi saio egin genituen, goizekoa 10:00-12:00 eta arratsaldean 18:00-20:00. Guztira, 200 bat lagun  batu ginen bertan eta giro ederrean tratatu genituen 3 gaiak, musika, osasuna eta euskara. Horren adibide dituzue pare bat argazki. Dena den, hurrengo loturan egun horretako argazki guztiak aurkituko dituzue.
https://www.facebook.com/durangaldeko.berbalagunok/media_set?set=a.1651366355103767.1073741832.100006912550528&type=3&pnref=story


2015/11/06

Durangaldeko Mintzodromoa


3 gai ordubetean. Euskaraz lagun artean, giro ederrean eta lotsa barik aritzeko aukera aparta. II.mintzodromoa izango da aurtengoa. Iaz bezala bi saio egingo ditugu; goizeko saioa, 10:00-12:00 eta arratsaldekoa, 18:00-20:00. Animatu eta eman izena parte hartu nahi duzun txandan azaroaren 13a baino lehen.

2015/09/28

Praktikatu gurekin! Lotsa barik!

Berbalagun zer den eta zer egiten dugun erakusteko, zer hobe gure kideen esperientziak jasotzea baino!!! Durangaldeko berbalagunen kide diren 8 pertsonen testigantzak jaso ditugu. Gozatu ikus-entzuten eurek berbalagunen parte hartzen gozatzen duten bezala!

Eman izena!!!!!

Hasi dugu ikasturtea eta animatu mingaina lotsa barik astintzen! Astean behin eta ordubetez lagun giro ederrean euskaraz hitz egiteko aukera izango duzu. Horretaz aparte, ikasturtean zehar antolatzen ditugun ekintzen berri izan eta parte hartzeko aukera daukazu. Beraz, badakizu, eman izena Berbalagunen!!!!!

2015/06/04

Durangaldea ezagutu


Garaitik Berrizera doan bidearen historia ezagutzerik nahi? Datorren ekainaren 14ean izango dozu aukera. Oinetako erosoak jantzi eta zatoz gurekin goiz eder bat igarotzera!! Animatu eta eman izena!!!

ZERB garagardo dastaketa Elorrion


Joan den maiatzaren 28an, Arrasaten egiten den garagardoaren nondik-norakoak ikasteko eta dastatzeko aukera izan genuen.
Oraingoan, Elorrion egingo dugu dastaketa. Beraz, animatu datorren ekainaren 11n Elorrioko plazan egingo dugun dastaketara. Eman izena garagardoaren mundua ezagutu eta probatzeko!!!

2015/06/03

Cup-cake ikastaroa Berrizen


Pastel edo cup-cake gozo bat egiten ikasi nahi? tarta bat apaintzeko ideiak edo trikimailuak ezagutu nahi? Zatoz datorren asteazkenean Berrizko Kultur-etxean antolatu dugun ikastarora!!!! Animatu eta eman izena kartelean agertzen den telefonora deituz!!

2015/05/25

Euskal Herrian egiten diren garagardoak ospea eta izena hartzen ari dira. Ostegun honetan, maiatzak 28, euretariko bat ezagutu eta dastatzeko aukera izango dogu, Arrasaten egiten duten ZERB garagardoa, hain zuzen ere. Animatu eta eman izena garagardo honen nondik-norakoak ezagutu eta probatzeko!!!!!

 
 
 

 

2015/05/18



Datorren ostegunean, maiatzak 21, Saltsanen "eguen saltsan" ospatuko dogu.
3 pintxo gazi eta gozo 1 dastatzeko aukera izango dogu. Plaza mugatuak. Animatu eta eman izena!!!!! DOHAINIK!!!!!



2015/05/08

Olio dastaketa Zaldibarren


Datorren ostegunean, maiatzak 14, arratsaldeko 7etan olioa eta bere mundua ezagutzeko aukera paregabea duzu. Horrez gain, olioa dastatzeko aprobetxatuko dugu.

Izena emateko 639400786 telefono deitu edo watsapa bidali. Edo durangaldea@aek.org helbidera idatzi. Azken eguna, maiatzak 13

2015/04/30

Datorren ostegunean, maiatzak 7, arratsaldeko 7etan olioa eta bere mundua ezagutzeko aukera paregabea duzu. Horrez gain, olio ezberdinak probatuko ditugu. 
Izena emateko 639400786 telefono deitu edo watsapa bidali. Edo durangaldea@aek.org helbidera idatzi. Azken eguna, maiatzak 6

2015/04/21

Zumba maratoia


Zapatu honetan, apirilak 25, 13:00etan Matienako txosnagunean. Arituak diren bi monitoreren laguntzarekin , kirola, euskara eta jaia uztartzeko aukera izango dogu! Zatoz gorputza dantzan jartzera!!!! Gora San Prudentzio jaiak!!!!

2015/02/18

Datorren astelehen edo asteartean, otsailak 23 edo 24, Durangoko planetariumera joango gara. Egun bi hauetan ilargi-kraterrak, mendiak eta 3 planeta erraz ikusiko ditugu, egun aproposa baita horretarako. 
Zerua eta zeruak dituen berezitasunak ezagutu nahi? zatoz gurekin mundu hori ezagutzera!!!

Txotx

Berbalagunekin TXOTX egiterik nahi? Zatoz sagardotegira gurekin. Otsailaren 28an Urdaira sagardotegira joango gara. Zumaian geldialditxoa egin ondoren, sagardotegiko menu gozoa jango dogu. 
Autobusak Durangaldean zehar, ibilbidetxoa egingo du jendea batzeko. 

Hona hemen ordutegia:
 
11:00etan Zaldibarren
11:05ean Berrizen
11:15ean Elorrion
11:20an Abadiñon
11:30ean Durangon
Animatu egun polita igaroko dugu eta!!!

2015/02/13

Eskulan-tailerra Elorrion

Oraingoan eskulan tailerra Elorriora eramango dugu. Bertan pare bat eskulan egingo ditugu eta ideia interesgarriak emango ditugu ezagutzera.
Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?... Hau guztia eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Elorrion, AEK euskaltegian, antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!

2015/02/09

Eskulan-tailefrra Zaldibarren

Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?...
Guzti hau eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Zaldibarren antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!

2015/01/23

Inauterietarako makillaje ikastaroa



Inauterietan aurpegia nola margotu ez dakizula? Zatoz Durangaldeko Berbalagunek antolatu duen ikastarora.
Otsailaren 5 eta 10ean, arratsaldeko 18:00etan Durangoko AEK euskaltegian.
Horretarako, deitu 639400786 telefonora edota durangaldea@aek.org helbidera bidali mezua.
Izena emateko epea, otsailaren 2ra arte