Pages

2016/02/23

TXOTX egitera goaz martxoaren 5ean

Durangaldeko Berbalagunok martxoaren 5ean sagardotegira goaz. Goizeko 11etan irten eta egun osorako plan ikaragarria daukagu! Zumaian poteotxoa egin eta gero, Urdaira sagardotegian bazkari gozo batez disfrutatzeko aukera izango dugu. Hori guztia, trikitilarien musikaz girotuta. Eman izena leku barik gelditu baino lehen!!!!

2016/02/19

"Bizi baratzea" hitzaldia


Jakoba Errekondo paisajista Zaldibarren izango dugu entzungai datorren ostegunean, otsailak 25. Zaldibarko liburutegi zaharrean elkartuko gara arratsaldeko 18:30an. Durangaldeko Berbalagunek antolatuta, Jakoba Errekondok bere liburua aurkeztuko du. Horrez gain, berarekin solasalditxoa izango dugu baratzeaz edo, ditugun zalatzak argizteko. Animatu eta zatoz!!

2016/02/08

Hontza museora bisita


Oraingoan, MaƱariako Hontza museora joango gara. Bisita egiteko bi egun dituzu aukeran, otsailaren 16an, goizeko 10:00etan, edo otsailaren 18an, arratsaldeko 18:30ean. Animatu eta zatoz mundu osoko 36.000 espezie desberdin baino gehiago ezagutzera!!! Plaza mugatuak!