2009/01/19

Gabonetatik bueltan Berbalagunei barriro heltzeko prest!!
Hilabete honetan Durangon izengo ditugun bi ikastarotan parte
hartzeko gonbitea jaso dugu Berbalagunok.

“Barreterapia ikastaroa”, Berbarok antolatua eta berbalagunei prezio berezian eskainia (Berbaro@berbaro.com en izena emateko)

eta “Dantzaldi ibiltaria” ,Aiko taldeak eta Plateruenak antolatua-doan (646336147 izena emateko)


Berbataldeetatik ikastaroen inguruko informazioa dinamizatzaileok pasatzen ari bagara ere,
ikastaro zabalak dira, interesa, barre egitea eta dantzatzea gustokoa,.. duen edozeinek parte har dezake.
Berbalagunean ere izena eman daiteke.
Berba egin, lan egin, oparitu, jolastu, gozatu, barre egin , maitatu, , dantzatu,….. euskaraz!!!

URTE AMAIERAKO JAIA



Trikitilariak, bertsolariak,..eta nola ez Berbalagunak. Hasi honela hasi zen, lagun arteko luntxarekin, berbataldeek elkar ezagutzeko parada izan zuten…

BERBALAGUN ELORRION!!!!!!



Hiruzpalau urtez geldi egon ondoren…Elorrion berriro ere Berbalagunen parte hartzeko aukera izango duzue.

SINTOMA HAUEK BADITUZU

- Euskeraz ziurtasunik ez eta lotsatu
- Euskera jakin bai baina erabili ez
- Euskera erabili gura baina norekin ez
- Elorrioko euskeraren gaineko ardura
- Ondo jakin eta beste batzuei laguntzeko prest

Praktikatu gurekin!
Izen emate epea zabalik dago urtarrilaren 20ra arte.
Non:
• 94 658 21 11 telefonoan
• Elorrioko Abizari AEK Euskaltegian
• Abizari@aek.org


Aurkezpen ekitaldia urtarrilaren 22an, Iturri Kultur Etxean.

ANIMA ZAITEZTE!!!!!!!!!!!!!!!!!

ZALDIBARko BERBALAGUNA



Zaldibarren Berbalagun taldeak .

Aurten Zaldibarko euskara zerbitzuarekin eta herriko eragileekin batera berbalagun egitasmoa martxan jarri dugu.

Taldeak batzeko gune eta ordutegia honako hau da:

Martitzenetan 19:30-20:30etara RINCON DE PAULA tabernan
Eguaztenetan 10:30-11:30etara RINCON DE PAULA tabernan
19:30-20:30etara GURE LEKU tabernan
Barikuetan 15:00-16:00etara KAROBI tabernan.

BERRIZko BERBALAGUNA




Berrizko berbalagunak ere aurkezpentxoa egin ondoren aurtengo ibilbideari ekin dio.


Martitzenetan 18:00-19:00etara KANTOI tabernan
Eguaztenetan 19:00-20:00etara FONDA tabernan
Barikuetan 15:00-16:00etara KANTOI tabernan