Pages

2015/02/18

Datorren astelehen edo asteartean, otsailak 23 edo 24, Durangoko planetariumera joango gara. Egun bi hauetan ilargi-kraterrak, mendiak eta 3 planeta erraz ikusiko ditugu, egun aproposa baita horretarako. 
Zerua eta zeruak dituen berezitasunak ezagutu nahi? zatoz gurekin mundu hori ezagutzera!!!

Txotx

Berbalagunekin TXOTX egiterik nahi? Zatoz sagardotegira gurekin. Otsailaren 28an Urdaira sagardotegira joango gara. Zumaian geldialditxoa egin ondoren, sagardotegiko menu gozoa jango dogu. 
Autobusak Durangaldean zehar, ibilbidetxoa egingo du jendea batzeko. 

Hona hemen ordutegia:
 
11:00etan Zaldibarren
11:05ean Berrizen
11:15ean Elorrion
11:20an AbadiƱon
11:30ean Durangon
Animatu egun polita igaroko dugu eta!!!

2015/02/13

Eskulan-tailerra Elorrion

Oraingoan eskulan tailerra Elorriora eramango dugu. Bertan pare bat eskulan egingo ditugu eta ideia interesgarriak emango ditugu ezagutzera.
Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?... Hau guztia eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Elorrion, AEK euskaltegian, antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!

2015/02/09

Eskulan-tailefrra Zaldibarren

Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?...
Guzti hau eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Zaldibarren antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!