2014/11/19

Kakorratza eta puntua


Aurten ere kakorratz eta puntu taldeak sortuko dira Durangaldean.
Beraz, orratzak eta artilea gustuko badituzu eta praktikan jarri nahi baduzu, animatu eta eman izena gurean.
Taldean elkartuta ideiak elkartrukatzeko gunea izango da, dakienak ez dakienari erakutsi, dakitenen artean ideiak trukatu, puntu berriak ikasi...
Interesik baduzu, hona hemen kontaktua:
durangaldea@aek.org edo 639 400 786

2014/10/20

Mintzodromoa


Datorren hilaren 29an, hitzordua dugu Plateruenean. Euskaraz hiru gairen inguruan hitz egiteko eta jendea ezagutzeko aukera paregabea.
Bi txanda izango dira. Goizean 10:00etan eta arratsaldean 18:00etan. Mokadutxo bat doan bertaratzen diren guztientzat. Izen-emateko azken eguna, urriak 22 da. Animatu!!!!!!!

2014/10/02

Eman izena Berbalagunen!

BERBALAGUN zuretzat da
  • Euskara gustuko baduzu,
  • euskara praktikatu eta hobetu nahi baduzu, edo
  • euskaraz konfiantza hartu nahi baduzu...
... BERBALAGUN behar duzu
  • Euskerie gustuko badozu,
  • euskeraz ondo badakizu, edo
  • euskaraz ikasi eta egin gura debienari lagundu gura badeutsazu...
... BERBALAGUNen gura eta behar zaitugu

Zer egingo duzun?
Astean behin, zuk aukeratu duzun egunean eta orduan, lagun taldera batu eta berbalagunekin euskaraz egin; tabernan, txokoan, parkean edo kalean paseatuz, baina beti euskaraz.

... Eta den-dena DOHAINIK!
Horretaz gain, ekintza asko antolatzen ditugu.Zer egiten dugun ikusteko, bisitatu gure bloga edo facebook-a.

Informazioa eta izen ematea:
639 400 786 telefonoan, www.durangaldea.blogspot.com blogean, durangaldea@aek.org helbide elektronikoan, AEK euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan eta Berbaron.  

2014/06/10

Merioaren ibilbidea


Aurten, irteera antolatu dugu eskualdean zehar, ikasturteari amaiera emateko. Goizeko 9etan, Landakoko autobus geltokian bilduko gara; bertan, autobusa hartu eta Durangaldeko historian sakontzeko aukera izango dugu, Jon Arroitaren eskutik. Goiurian hasi eta Elorrion bukatuko dugun ibilbidean, besteak beste, Momoitio, Gerediaga eta Astolako gartzela bisitatuko ditugu.

Arratsaldeko 3rak arteko txangoari aurre egiteko, ordu erdiko atsedena egingo dugu, hamarretakoa, kafea edo dena delakoa hartzeko.

Animatu eta eman izena 639 400 786 telefonoan.

2014/06/06

Euskararen kate hautsiak


Ekainak 12, 19:00etan Plateruena Kafe Antzokia-n Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena eta solasaldia Dabid Anaut eta Xabier Amurizaren eskutik.

2014/06/04

Bolo txapelketa.


Datorren ostegunean, ekainak 12, bolotan egiteko aukera izango du gura duen guztiak. Hitzordua Berrizko bolatokian izango da, Ganeketxe tabernaren aurrealdean, arratsaldeko 7etan.
Lehia jokatu ondoren, afari-legea izango da Ganeketxen bertan. Zer esanik ez dago, bada, euskara-ikasleek eta berbalagunok arratsaldea giro ederrean igarotzeko aukera polita dugula ekitaldi honetan.
Izena emateko azken eguna asteartea izango da, ekainak 10.

2014/05/29

Durangoko Pablo Bragadok atera du Berbalaguneko Kultur Lehiaketako saria.

 
Berbalagunen VI. Kultur Lehiaketan ere makina bat galdetegi jaso dugu beteta. Partaideak fin ibili dira eta ikerketa-lan gogorra egin dute, dirudienez. Izan ere, 20 lagunek asmatu dituzte galdera guztien erantzunak. Hori dela eta, irabazlea zein izan ebazteko, zozketa egin dugu (notario aurrean, jakina) eta Pablo Bragado durangarra izan da zorionekoa. Ea ba Pablo, gozatu saria, merezi duzu eta.

Badaezpada, jakinminez bazaudete, hemen dituzue erantzun zuzenak.


2014/05/27

Ziur zaude Durangaldea ezagutzen duzula?

Durangaldea ezagutu nahi duzu? ekainaren 15ean, aukera paregabea duzu Berbalagunen eskutik, egun horretan Merioaren ibilbidea egingo baitugu. Goizeko 9etatik arratsaldeko 3rak bitartean, Durangaldean barna bisita gidatua izango dugu. Anima zaitez!
Izena emateko deitu edo bidali sms-a 639 400 786 telefonora.

Mintza Eguna 2014


Maiatzaren 31n, Mintza Eguna izango da Izarran. Beste herri batzuetako berbalagun, mintzakide eta abarrak ezagutzeko aukera paregabea. Anima zaitezte!

2014/05/20

Berbarok 25 urte


Berbarok 25 urte bete dituela eta maiatzaren 24an egun osoko jaia!

Bazkariko txartelak salgai daude Plateruena Kafe Antzokia-n eta Berbaron.

Animatu eta etorri!

2014/05/19

IPUIN BEROTIKOAK. Durangoko Udal Euskaltegian


Durangoko Udal Euskaltegiak antolatuta, nagusientzako ahozko narrazioa. IPUIN BEROTIKOAK, Bego Alabazanen eskutik. Maiatzaren 20an, asteartea, goizeko 10:30ean, Udal Euskaltegiko areto berrian. Animatu Berbalagunok!

2014/05/12

Zaldibarko ahotsak

Zaldibarko ahotsak, zaldibartarren ahotsa sarean. Aurkezpena eta esker oneko ekitaldia datorren martitzenean, maiatzak 13, 18:00etan, udaletxean.

2014/04/29

Umorezko bakarrizketa Elorrion


Maiatzaren 7an, arratsaldeko 7etan, Barry Manleyren "Irish in Euskal Herria" saioaz gozatzeko aukera izango dugu Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Irlandar honek, euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremanean oinarritutako umorezko bakarrizketa eskainiko digu.

2014/04/03

Bisitak Durangoko Astronomia Ikasgelara


Durangoko Astronomia ikasgelan izan gara azken egunotan bisitak egiten. Gustura asko entzun ditugu Estebanen azalpen guztiak: eguzki erloju, planeta, astro, izar, satelite... zenbat kontu ikasi ditugun, ezta? Eskerrik asko, Esteban! Plazerra izan da zuri entzuten egotea.

2014/03/25

Durangoko Planetariumera bisitak

Apiril hasieran Planetariumera bisitak egingo ditugu Durangaldeko Berbalaguneko partaideok. Hitzorduak apirilaren 1ean eta 2an izango dira, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.
Bisitetan parte hartzeko, ez da ezinbestekoa Berbalaguneko kide izatea; euskaraz komunikatzeko gaitasuna duen edonor etor daiteke planetariumari eta unibertsoari buruzkoak entzutera.
Parte hartu nahi duenak 639 400 786 telefonora deitu edo sms-a bidal dezake. Izena emateko azken eguna: martxoak 31.



2014/03/24


Otxandioko Berbalagun taldean, jardunaldi zine-gastronomikoen hurrengo saioen berri eman nahi dizue, hurrengo bi astelehenetarako honako menua aurkeztuz:

Martxoak 24, arratsaldeko 19:30ean Txokoan, sukaldaritza tailerra: Juankar txefaren eskutik, "Kantarelus Gulekin" eta "Okela kalabazaz betea".

Martxoak 31, arratsaldeko 8etan Euskara Gelan, film laburrak ikusgai: "40 ezetz", "Amona putz" eta "Orain badakit"

Animatu eta dastatu! Menpekotasuna sortzen du!

Otxandioko Berbalagun taldea

2014/03/11






Otxandioko berbalagun taldean, jardunaldi zine-gastronomikoekin aurrera jarraitzen dugu eta oraingoan, honako proposamena luzatu nahi dizuegu hurrengo astelehenerako:

Martxoak 17, arratsaldeko 8etan Euskara Gelan, film laburrak ikusgai: "Urrezko Eraztuna", "Gau zoro hura" eta "Mobilgarren mendea"

Animatu eta zatoz gurekin arrats gozoa dastatzera!

2014/03/07

Barry Manley Abadiñon


Eguazten iluntzean, DOHERTY'S berria tabernara hurbildu ginenok gustura asko egon ginen Barryren kontuak entzuten. Aupa Barry, hurrengora arte!

2014/02/27

Bakarrizketa Abadiñon


Abadiñon, Matienako DOHERTY'S berria tabernan, Barry Manley izango dugu kontu-kontari, datorren asteazkenean. Euskal Herrira etorri eta euskara ikasten hasi zeneko hamaika kontu bitxi izango ditu hizpide irlandarrak. Hitzordua: martxoaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 7etan.

2014/02/24

Film laburrak Otxandion

 
Otxandioko berbalagun taldeak antolatuta, gaur astelehena, arratsaldeko 8etan, Euskara Gelan, film laburrak ikusgai. Ondoren, debate txikia. Gaurko filmak: "Egun on, printzesa", "Testigu ginen" eta "Kontuz aizkorarekin!"

2014/02/21

Berbalagunekin TXOTX!!!


Berbalagunekin TXOTX egiterik nahi? Zatoz sagardotegira gurekin. Martxoaren 15ean Urdaira sagardotegira joango gara. Zumaian geldialditxoa egin ondoren, sagardotegiko menu gozoa jango dogu. Autobusak Durangaldean zehar, ibilbidetxoa egingo du jendea batzeko. Hona hemen ordutegia:

11:00etan Zaldibarren
11:05ean Berrizen
11:15ean Elorrion
11:20an Abadiñon
11:30ean Durangon

Animatu egun polita igaroko dugu eta!!!

2014/02/18

Barry Manley


"Irish in Euskal Herria" bakarrizketan izateko aukera izan genuen atzo Zaldibarren. Iluntze ederra pasatu genuen giro politean.

2014/02/13

Sarri, hitzez eta ahotsez

Sarriren lana gustuko dugun hainbat lagunek, Plateruena Kafe Antzokiaren laguntzaz, antolatutako egitasmoa da honako hau. Proiektuak hiru atal nagusi ditu: Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruko hitzaldia, solasaldi dialogikoak eta jendaurreko irakurketa etenbakoa.

Lehenengo hitzordua, beraz, irudian iragarrita dagoena: Joxemari Iturraldek eskainiko duen berbaldia.

Literaturaz gozatu nahi baduzue, ez galdu aukera!

2014/02/11

Irish in Euskal Herria



Zaldibarko Paularen Zokoa tabernan, Barry Manley izango dugu kontu-kontari, datorren astelehenean. Euskal Herrira etorri eta euskara ikasten hasi zeneko hamaika kontu bitxi izango ditu hizpide irlandarrak. Hitzordua: otsailaren 17an, astelehena, arratsaldeko 7etan.

2014/02/07

Antzerkia Berrizen


Zapatu honetan, otsailak 8, 20:30ean, Ondoko hilobiko tipoa antzezlana ikusteko aukera duzue, Berrizko Kultur Etxean.

2014/02/06

Inauteriak ere laster datoz


Inauterietarako mozorroak prestatzen hasita zaudete? Oraindik ez? BAda, hemen duzue Berbaro Elkartearen eta Ibaizabal ikastolaren proposamentxo bat: aurpegia margotzen ikasteko tailerra. Interesgarria, ezta?

2014/02/04

Santa Ageda, Ageda...



Eskualdean, hainbat herritan ospatuko dute Santa Ageda bezpera: 

Abadiño: 19:30ean, herriko kaleetan zehar.
Berriz: 18:00etan, komentuan hasita.
Durango: 17:00etan ikastolan hasita. 18:30ean Aramotz auzoan.
Elorrio: 19:00etan, Lagun-Tokin hasita.
Iurreta: 18:00etan, Plazan hasita.
Zaldibar: 18:30ean, Koraleko lokalean hasita.


Animatu eta erdu santa-eskean!

2014/01/28

Emaztegaiaren semea


Elorrioko Arriola Antzokian antzezlana ikusteko aukera aparta. Eguraldi honekin bariku gauerako plan hoberik nekez aurkitu duzue.

2014/01/15

Antzezlana Abadiñon


Bariku honetan, urtarrilak 17, Ez Dok Hiru antzerki taldeak Desentxufatuak ikuskizuna eskainiko du, Abadiñoko Txanporta Kultur Etxean, gaueko 10etan. Sarrera 5€ izango da.

2014/01/09

Kakorratza eta puntua


 
Orratzak eta artilea gustuko badituzu eta praktikan jarri nahi baduzu, animatu eta eman izena gurean.
Taldean elkartuta ideiak elkartrukatzeko gunea izango da, dakienak ez dakienari erakutsi, dakitenen artean ideiak trukatu, puntu berriak ikasi...
Interesik baduzu, hona hemen kontaktua: 


durangaldea@aek.org edo 639 400 786