2014/05/29

Durangoko Pablo Bragadok atera du Berbalaguneko Kultur Lehiaketako saria.

 
Berbalagunen VI. Kultur Lehiaketan ere makina bat galdetegi jaso dugu beteta. Partaideak fin ibili dira eta ikerketa-lan gogorra egin dute, dirudienez. Izan ere, 20 lagunek asmatu dituzte galdera guztien erantzunak. Hori dela eta, irabazlea zein izan ebazteko, zozketa egin dugu (notario aurrean, jakina) eta Pablo Bragado durangarra izan da zorionekoa. Ea ba Pablo, gozatu saria, merezi duzu eta.

Badaezpada, jakinminez bazaudete, hemen dituzue erantzun zuzenak.


2014/05/27

Ziur zaude Durangaldea ezagutzen duzula?

Durangaldea ezagutu nahi duzu? ekainaren 15ean, aukera paregabea duzu Berbalagunen eskutik, egun horretan Merioaren ibilbidea egingo baitugu. Goizeko 9etatik arratsaldeko 3rak bitartean, Durangaldean barna bisita gidatua izango dugu. Anima zaitez!
Izena emateko deitu edo bidali sms-a 639 400 786 telefonora.

Mintza Eguna 2014


Maiatzaren 31n, Mintza Eguna izango da Izarran. Beste herri batzuetako berbalagun, mintzakide eta abarrak ezagutzeko aukera paregabea. Anima zaitezte!

2014/05/20

Berbarok 25 urte


Berbarok 25 urte bete dituela eta maiatzaren 24an egun osoko jaia!

Bazkariko txartelak salgai daude Plateruena Kafe Antzokia-n eta Berbaron.

Animatu eta etorri!

2014/05/19

IPUIN BEROTIKOAK. Durangoko Udal Euskaltegian


Durangoko Udal Euskaltegiak antolatuta, nagusientzako ahozko narrazioa. IPUIN BEROTIKOAK, Bego Alabazanen eskutik. Maiatzaren 20an, asteartea, goizeko 10:30ean, Udal Euskaltegiko areto berrian. Animatu Berbalagunok!

2014/05/12

Zaldibarko ahotsak

Zaldibarko ahotsak, zaldibartarren ahotsa sarean. Aurkezpena eta esker oneko ekitaldia datorren martitzenean, maiatzak 13, 18:00etan, udaletxean.