Pages

2016/12/19

MIKEL MARKEZ BERRIZEN

Ostegunean Mikel Markez izan genuen kantu kontari Berrizko kultur etxean. Euskal musikaren historiaren gainean hitz egin zigun eta bere musika goxoaz girotu zuen hamarkada bakoitza. Berbalagunok oso gustura egon ginen!!!




2016/12/05

Mikel Markez

MIKEL MARKEZEKIN KANTALDIA

abenduaren 15ean, osteguna, 18:00etatik aurrera

Berrizko Kultur etxean.

mikel markez bilaketarekin bat datozen irudiak 

2016/11/29

KAFE-SOLASALDIA

 Euskararen eguna dela eta berrizko udalak 
kafe-solasaldia antolatu du.


2016/11/23




Elorrioko Ebalixu euskara taldeak euskararen egunerako herri lasterketa antolatu du. Sakatu esteka eta jaso izena emateko informazioa




 https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfCtGLF5jAhe7gUzYogoEaAUHL5_3I5YqtpweqANKLSCrj_9Q/viewform?c=0&w=1
 

2016/11/17

arratsaldeko saioa

Bigarren gaiarekin ari dira orain 

berbalagunak ... animo!

PRAKTIKATU eta BIZI!














 


Mintzodromoko goizeko saioan giro bikaina izan dugu!

Eguna ondo hasteko... gosaria eta hizketaldia! 












arratsaldean gehiago... parte hartu nahi baduzu, Plateruenan egongo gara 18:00etatik 20:00etara.


2016/11/03

Durangaldeko mintzodromoa 2016

Badator mintzodromoa!

durangaldeko berbalagunak bildu eta euskaraz praktikatu eta bizitzeko hitzordua.
  Azaroaren 17an Plateruenan, goizeko saioa 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldekoa 18:00etatik 20:00etara. Anima zaitez eta eman izena telefonora deituta edo whatsappa  bidalita.
.

2016/06/17

Bolo txapelketa 2016!

Atzo ikasturteari amaiera emateko bolo txapelketa egin genuen Berrizen, giro bikaina izan genuen. Robertok irabazi zuen estilo onenari saria, Zorionak!

Ondo pasa oporrak eta datorren ikasturtera arte!





2016/06/13

Ikasturte bukaerako kanpo ekintza: durangaldeko altxorrak

Ikasturteari bukaera emateko, datorren iganderako durangaldean zehar ibilbidea antolatu dugu. Durangaldean ditugun altxorretako batzuk bisitatuko ditugu: Ermuko Lobiano jauregia, Santiago eliza, Mallabiko Arana jauregia, Berrizko San Juan eliza eta Zaldibarreko dorretxea besteak beste.

Goizeko 10:00etan Madalenako autobus geltokian hartuko dugu autobusa eta eguerdiko 14:00etarako itzuliko gara. Izena emateko aukera dago ostegunera arte. Anima Zaitezte!


2016/06/10

Berbalagunok Etxanoko Errotik gaztandegian

Pasa den asteazkenean, hilak 8, Etxanoko Errotik gaztandegira joan ginen eta bertan Kepa Agirregoikoak egiten duen lanaren berri eman zigun. Oso interesgarria izan zen eta bukaeran Kepak egindako gazta ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen.



2016/06/08

Badator Bolo txapelketa!

Urtero lez,bolo txapelketa egingo dugu Berrizko bolatokian! Datorren ostegunean bilduko gara Berrizen arratsaldeko 18:00etatik aurrera! Txapelketa eta gero Ganekoetxen ospatuko dugu ikasturte bukaera.

2016/06/01

Etxanoko gaztandegia bisitatu eta dastaketa egingo dugu datorren ekainaren 8an!

Datorren astean, Etxanon, Errotik behi eta ahuntz gazta nola egiten duen azalduko digu Kepa Agirregoikoak eta ondoren dastaketa egiteko aukera izango dugu. Anima zaitez eta eman izena!

errotik.biz


2016/05/19

AUTODEFENTSA IKASTAROA

 

 Datorren ostegunean Iurretan egingo dugu ikastaroa. Xabi Pajaresek oinarrizko defentsa pertsonaleko teknika batzuk erakutsiko dizkigu. Anima zaitezte!


2016/04/07

Ogi eta madalena ekologikoen tailerra



Eta larunbatean, apirilak 16, Mendiolara joango gara ogi eta madalena ekologikoak egiten ikastera. Animatzen zara? zatoz, goiz eder eta gozo bat igaroko dogu eta!!!