2010/03/04

SAGARDOTEGIA


Larunbatean Durangaldeko Berbalagunak sagardotegira goaz!!

Durangaldeko AEK, Durangoko Udal Euskaltegia eta Hizkuntza Eskolako ikasleak,
Berbaro elkarteko lagunak, berbalagunak, bidelariak zein bidelagunak...

Azkenean autobus bi bete joango gara Usurbilgo Aginaga auzoan dagoen
URDAIRA sagardotegira.
Arratsaldeko 4:30ean irten, geldialdi bat Getaria edo Zarautzen
eta gero zuzenean bertako sagardo , txuletoi paregabea, makailu
tortila, intxaurrak eta gazta menbriloarekin dastatzera.
Gure trikitilariek ere giro ederra sortuko dutela ez dago zalantzarik!!
Ondo ibili danok eta ea argazkiak ikusteko modukoak ateratzen ditugun...