Pages

2015/09/28

Praktikatu gurekin! Lotsa barik!

Berbalagun zer den eta zer egiten dugun erakusteko, zer hobe gure kideen esperientziak jasotzea baino!!! Durangaldeko berbalagunen kide diren 8 pertsonen testigantzak jaso ditugu. Gozatu ikus-entzuten eurek berbalagunen parte hartzen gozatzen duten bezala!

Eman izena!!!!!

Hasi dugu ikasturtea eta animatu mingaina lotsa barik astintzen! Astean behin eta ordubetez lagun giro ederrean euskaraz hitz egiteko aukera izango duzu. Horretaz aparte, ikasturtean zehar antolatzen ditugun ekintzen berri izan eta parte hartzeko aukera daukazu. Beraz, badakizu, eman izena Berbalagunen!!!!!