2019/03/13

"Bakean dagoena bakean utzi" ANTZERKIA BERRIZEN

Euskaldunok pertsona serioen ospea omen daukagu. Egia ote da? Inolaz ere ez!

Euskara hizkuntza bizia eta alaia dela erakusten dugu behin eta berriz berbalagunok. Bada, plan bikaina daukagu oraingoan berbalagun eta umorea maite duen euskaldun ororentzat. 

Lankuk ekoitzita, "Bakean dagoena bakean utzi" izeneko bikotekako bakarrizketa saio umoretsua antzeztuko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik martxoaren 21ean Berrizen. Euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletuko dituzte.

Betaurreko moreak jantzita gustura egingo dugu barre elkarrekin.

 

No comments: