Pages

2010/10/28

Durangaldeko BERBALAGUN, abian




"Atera arbela kalera" lemapean, ondoko egunetan emango dio hasiera AEK-k aurtengo ekitaldiari.

Aurten Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa osatzen duten herri guztietako biztanleek parte hartzeko aukera izango dute Berbalagun egitasmoan; dohainik, gainera. Horrela, bada, Elorrion, Zaldibarren, Berrizen, Durangon eta AbadiƱon ez eze, Atxondon, Izurtzan, MaƱarian eta Iurretan ere, herrian bertan, partu hartu ahal izango da Berbalagun mintza-praktika programan. Udalerri hauetako euskara-zerbitzuak, euskara-elkarteak, euskaltegiak, Hizkuntza Eskola eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa dira programa honen sustatzaileak.

No comments: