
Durangoko berbalagunak bertaratzeko asmoa badute behintzat. Bariku goizeko taldeek 11etan hitzordua dute kafe antzokian asmo horrekin.

Egun hauetan Durango osora hamaika aukera zabalduko dira; ikuskizunak, antzerkiak, aurkezpenak, kantaldiak, elkarteratzeak,...Landako gunean, Haur literatur aretoa, Elkartegia, San Agustin, Gaztetxean azoka alternatiboa, Andra mariko elizpea, merkatu plazan artisautza azoka,...Egitarau ofizialari buruz gehiago jakiteko hemen klikatu dezakezue.
KORRIKA denda ere badagoela enteratu gara. Gainera merkealdietan ei dago eta non eta GOIENKALEN! Bertaratu behar...
Asteburu luze honetan euskararen munduan murgiltzeko aukera paregabea duzue berbalagun kideok, bertara hurbildu eta kriston pare pasatzeko!
Ondo ibili!!!
No comments:
Post a Comment