Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste etab... Herririk herri izen propioarekin.
Garizuna aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Herrietako jendea basora abiatzen da burduntzian erretako txorixo eta enparauak jatera.
Durangaldean Elorrion, Zaldibarren, Durangon,Abadiñon, Berrizen,… ospatuko da. Hainbat elkarte edo udalek antolatutakoak zein norberak kuadrilan, familian,..ospatuko dituenak.
Adibide modura Durangon antolatu dena:
Txitxiburduntzi 2010
antolatuta
Ibilbidea: Andra Mari - Santa Lucia - Landaeder
Irteera, Andra Marin goizeko 9 etan.
Alpinok sua eta edariak jarriko ditu, norberak gogoa eta txorizoa.
Irteera, Andra Marin goizeko 9 etan.
Alpinok sua eta edariak jarriko ditu, norberak gogoa eta txorizoa.
Zu ere zeren zain zaude? Bada, hartu txorizo-korda eta abiatu zaitez zure berbalagun, bikote, guraso, ume edo lagunekin basora! ON EGIN!
(txitxiburduntzi eguneko argazkiak, komentarioak,.. blogean argitaratu nahi badituzue, bidali helbide honetara durangaldea@aek.org)
No comments:
Post a Comment