Pages
2021/06/16
Bertso saioa Iurretako plazan
Durangaldeko Berbalagunok, Iurretako jai batzordearekin batera, bertso-saioa antolatu dugu ekainaren 20an Iurretako plazan. Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eli Pagola eta Eneko Abasolo “Abarkas” hiketan ariko dira, eta gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
2021/06/07
Poltsikorako hitanoa liburuxka
Durangaldeko berbalagunetik, hitanoa berpizteko asmoz, poltsikorako hitanoa liburuxka sortu dugu. Bertan aurkituko dituzu hitanoari buruzko informazio guztia eta aditz nagusiak. Hitanoan murgiltzeko tresna baliagarria.
2021/05/31
Adi, Berbalagun!
Mendilagun irteera zoragarria egin genuen Erdella Mendizale Taldearekin batera pasa den zapatuan Elorrioko ermitetatik.
Lagun giroan goiz pasa itzela esgin genuen. Eskerrik asko, Erdella eta parte hartu zenuten guztioi.
Hurrengo irteera ekainaren 5ean izango da. Durango eta Abadiñotik zehar ibilibide historikoa.
2021/05/12
Hurrengo asteetako Berbalagun irteerak
Hona hemen hurrengo asteetako irteerak.
Urkiolako eta Intxortako irteerarako ez dago lekurik. Elorrioko mendi irteeran oraindik izena eman dezakezu.
2021/05/05
Adi Berbalaguneko agendari!
📣 Adi, Berbalagun!
2021/04/26
AIARBI BASERRIRA BISITA GIDATUA
Berbalagunok ez gara etzxean geratzekoak, berba egin eta lagun artean planak egitea gustatzen zaigu. Oraingoan Berrizen daukagu plana.
AIARBI ibilbide oso luzea duen esne behien baserri bat da. Esnekien produkzio handia daukate.
Berrizko eliza parean elkartu eta oinez joango gara bertara. Ganadutegia ezagutu eta esnekiak nola egiten dituzten ikusiko dugu.
PLAZA MUGATUAK, IZENA EMAN BEHAR DA: 639400786
2021/04/15
DURANGOKO BISITA GIDATUA
Martxan dira Berbalaguneko ekintzak. Hona hemen lehen ekintza:
DURANGOKO BISITA GIDATUA
Historia handiko herria dugu Durango, historia handia eta bere barnean istorio asko gordetzen dituena.
Izaskun Gisasolaren eskutik Durangoko historian murgilduko gara.
PLAZA MUGATUAK ETA IZENA EMAN BEHAR DA!
Deitu edo idatzi: 639 400 786
2021/03/26
ADI BERBALAGUNEN AGENDARI!
Berbalagun,
Badakizu Durangaldean 26 Berbalagun talde daudela? Berbalagunok pandemiari aurre egitea lortu diogu, Birusak ez gaitu mututu, eta euskaraz praktikatu eta bizitzeko hautua hartu dugunok asko gara.
Alabaina, badakigu ez direla garai errazak, eta ikasturte hasieratik hona ezin izan dugu ekintzarik antolatu. Egoera ez da hobetu, baina osasun protokoloak ondo betetzen ikasi dugu, eta ekintzak antolatzen hasteko garaia dela erabaki dugu.
ADI! udaberriko oporren ostean, agenda bete-betea izango dugu eta!
2021/02/23
Durangaldeko Berbalagunen eskaintza zabala
Gero eta gehiago gara Durangaldean euskaraz Praktikatu eta Bizitzeko erabakia hartzen dugunok; Elorrion, Abadiñon, Berriz, Iurretan eta Durangon 26 Berbalagun taldetan banatuta gaude 140 lagunetik gora.
Zuk ere euskaraz gehiagotan egin nahi duzu?
Praktikatu nahi dionari lagundu nahi diozu?
Lagun artean momentu atseginak igaro nahi dituzu?
Gainera eskaintza zabala da: irakurzale taldeak, paseolagun, gurasolagun, ekintzak, tailerrak, zozketak...
Deitu edo idatzi zenbaki honetara: 639 400 786