Pages
2015/12/10
Kakorratz eta puntu tailerra
Animatu eta zatoz hamabostean behin
dakizuna erakustera, ideiak trukatzera, ikastera...eta noski, euskaraz
berba egitera!!!
2015/12/01
VII. Kultur-lehiaketa
Durangaldeko Berbalagunek urtero antolatzen duen Kultur-lehiaketa abian
da. 16 galderen erantzunak asmatu eta e-book bat irabazteko aukera
izango duzu. Erantzun orria AEKren euskaltegian, Udal euskaltegian edota
Durangaldeko edozein euskara zerbitzuan entregatu. Animatu eta zorte
on!!!!
2015/11/30
Abenduak 3, 365 Euskal Herrian euskaraz
Zertarako aulkiak, pentsatzeko, entzuteko, erabiltzeko ez badira?
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu eta GUKAk, Durangoko euskaltzaleen bilguneak, hainbat ekintza antolatu ditu arratsalderako. Animatzen zarete aulkia hartu eta gurekin arratsaldea giro ederrean pasatzera? Zatoz arratsaldeko 18:00etan Andra Mari elizpera!!!
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu eta GUKAk, Durangoko euskaltzaleen bilguneak, hainbat ekintza antolatu ditu arratsalderako. Animatzen zarete aulkia hartu eta gurekin arratsaldea giro ederrean pasatzera? Zatoz arratsaldeko 18:00etan Andra Mari elizpera!!!
2015/11/26
Durangaldeko II. Mintzodromoa
Joan den azaroaren 19an, Durangaldeko II.Mintzodromoa ospatu genuen Durangoko Plateruena Kafe antzokian. Bi saio egin genituen, goizekoa 10:00-12:00 eta arratsaldean 18:00-20:00. Guztira, 200 bat lagun batu ginen bertan eta giro ederrean tratatu genituen 3 gaiak, musika, osasuna eta euskara. Horren adibide dituzue pare bat argazki. Dena den, hurrengo loturan egun horretako argazki guztiak aurkituko dituzue.
https://www.facebook.com/durangaldeko.berbalagunok/media_set?set=a.1651366355103767.1073741832.100006912550528&type=3&pnref=story
2015/11/06
Durangaldeko Mintzodromoa
3 gai ordubetean. Euskaraz lagun artean, giro ederrean eta lotsa barik
aritzeko aukera aparta. II.mintzodromoa izango da aurtengoa. Iaz bezala
bi saio egingo ditugu; goizeko saioa, 10:00-12:00 eta arratsaldekoa,
18:00-20:00. Animatu eta eman izena parte hartu nahi duzun txandan
azaroaren 13a baino lehen.
2015/09/28
Praktikatu gurekin! Lotsa barik!
Eman izena!!!!!
Hasi dugu ikasturtea eta animatu mingaina lotsa barik astintzen! Astean behin eta ordubetez lagun giro ederrean euskaraz hitz egiteko aukera izango duzu. Horretaz aparte, ikasturtean zehar antolatzen ditugun ekintzen berri izan eta parte hartzeko aukera daukazu. Beraz, badakizu, eman izena Berbalagunen!!!!!
2015/06/04
Durangaldea ezagutu
Garaitik Berrizera doan bidearen historia ezagutzerik nahi? Datorren
ekainaren 14ean izango dozu aukera. Oinetako erosoak jantzi eta zatoz
gurekin goiz eder bat igarotzera!! Animatu eta eman izena!!!
ZERB garagardo dastaketa Elorrion
Joan den maiatzaren 28an, Arrasaten egiten den garagardoaren nondik-norakoak ikasteko eta dastatzeko aukera izan genuen.
Oraingoan, Elorrion egingo dugu dastaketa. Beraz, animatu datorren ekainaren 11n Elorrioko plazan egingo dugun dastaketara. Eman izena garagardoaren mundua ezagutu eta probatzeko!!!
Oraingoan, Elorrion egingo dugu dastaketa. Beraz, animatu datorren ekainaren 11n Elorrioko plazan egingo dugun dastaketara. Eman izena garagardoaren mundua ezagutu eta probatzeko!!!
2015/06/03
Cup-cake ikastaroa Berrizen
Pastel edo cup-cake gozo bat egiten ikasi nahi? tarta bat apaintzeko
ideiak edo trikimailuak ezagutu nahi? Zatoz datorren asteazkenean
Berrizko Kultur-etxean antolatu dugun ikastarora!!!! Animatu eta eman
izena kartelean agertzen den telefonora deituz!!
2015/05/25
Euskal Herrian egiten diren garagardoak ospea eta izena hartzen ari dira. Ostegun honetan, maiatzak 28, euretariko bat ezagutu eta dastatzeko aukera izango dogu, Arrasaten egiten duten ZERB garagardoa, hain zuzen ere. Animatu eta eman izena garagardo honen nondik-norakoak ezagutu eta probatzeko!!!!!
2015/05/18
2015/05/08
Olio dastaketa Zaldibarren
Datorren ostegunean, maiatzak 14, arratsaldeko 7etan olioa eta bere
mundua ezagutzeko aukera paregabea duzu. Horrez gain, olioa dastatzeko
aprobetxatuko dugu.
Izena emateko 639400786 telefono deitu edo watsapa bidali. Edo durangaldea@aek.org helbidera idatzi. Azken eguna, maiatzak 13
2015/04/30
2015/04/21
Zumba maratoia
Zapatu honetan, apirilak 25, 13:00etan Matienako txosnagunean. Arituak
diren bi monitoreren laguntzarekin , kirola, euskara eta jaia
uztartzeko aukera izango dogu! Zatoz gorputza dantzan jartzera!!!! Gora
San Prudentzio jaiak!!!!
2015/02/18
Txotx
Berbalagunekin TXOTX egiterik nahi? Zatoz sagardotegira gurekin.
Otsailaren 28an Urdaira sagardotegira joango gara. Zumaian geldialditxoa
egin ondoren, sagardotegiko menu gozoa jango dogu.
Autobusak
Durangaldean zehar, ibilbidetxoa egingo du jendea batzeko.
Hona hemen
ordutegia:
11:00etan Zaldibarren
11:05ean Berrizen
11:15ean Elorrion
11:20an Abadiñon
11:30ean Durangon
Animatu egun polita igaroko dugu eta!!!
11:05ean Berrizen
11:15ean Elorrion
11:20an Abadiñon
11:30ean Durangon
Animatu egun polita igaroko dugu eta!!!
2015/02/13
Eskulan-tailerra Elorrion
Oraingoan eskulan tailerra Elorriora eramango dugu. Bertan pare bat
eskulan egingo ditugu eta ideia interesgarriak emango ditugu
ezagutzera.
Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?... Hau guztia eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Elorrion, AEK euskaltegian, antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!
Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?... Hau guztia eta gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Elorrion, AEK euskaltegian, antolatu duen eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!
2015/02/09
Eskulan-tailefrra Zaldibarren
Etxean dituzun gauzei probetxua atera nahi? Dirurik gastatu gabe zerbait
egiten ikasi nahi? Opari bitxiren bat egitea nahi?...
Guzti hau eta
gehiago EUSKARAZ ostegun honetan Berbalagunek Zaldibarren antolatu duen
eskulan tailerrean. Animatu eta parte hartu!
2015/01/23
Inauterietarako makillaje ikastaroa
Inauterietan aurpegia nola margotu ez dakizula? Zatoz Durangaldeko Berbalagunek antolatu duen ikastarora.
Otsailaren 5 eta 10ean, arratsaldeko 18:00etan Durangoko AEK euskaltegian.
Horretarako, deitu 639400786 telefonora edota durangaldea@aek.org helbidera bidali mezua.
Izena emateko epea, otsailaren 2ra arte
Subscribe to:
Posts (Atom)