Hostorezko porru pastela eta azenario bizkotxoa egin genituen. Errezetak partekatu eta zalantzak argitzeko tartea ere izan genuen.
Eta bukatzeko,nola ez, hainbeste mimoz egindako errezetak jan genituen denon gozamenerako. Euskararen osagai magikoa nabaritzen zen plateretan, ezin goxoagoa zegoen guztia.
Sabela beteta, ikasita, berbalagun kide berriak ezagututa eta errezetak eskuan pozik bukatu genuen ikastaroa.