2021/05/05

Adi Berbalaguneko agendari!

📣 Adi, Berbalagun!

Udara arteko agenda beteta daukagu.
 
🔴 Maiatzak 8: Aiarbi baserrira bista gidatua Berrizen
🟠Maiatzak 15: Urkiolako landaredia ezagutzeko txangoa biologo batekin                                            Urkiolan.
🟢Maiatzak22: Intxortako lubakiak bisita gidatua Elgetan.
🔵Maiatzak 29: Elorrioko ermitetatik Mendilagun irteera Elorrion.
🟣Ekainak 5: Gerediaga elkartearen eskutik bisita gidatua Durango eta Abadiñon.
🟡Ekainak 10: Bisita gidatua _Elorrion_

Hori eta askoz gehiago!

Ekintza guztietan Covid 19rako protokoloa beteko dugu, horretarako, ezinbestekoa izango da izena ematea.
 
Bizkor ibili!🤸🏽‍♀️
 
 

2021/04/26

AIARBI BASERRIRA BISITA GIDATUA

Berbalagunok ez gara etzxean geratzekoak, berba egin eta lagun artean planak egitea gustatzen zaigu. Oraingoan Berrizen daukagu plana.

AIARBI ibilbide oso luzea duen esne behien baserri bat da. Esnekien produkzio handia daukate.
Berrizko eliza parean elkartu eta oinez joango gara bertara. Ganadutegia ezagutu eta esnekiak nola egiten dituzten ikusiko dugu.
PLAZA MUGATUAK, IZENA EMAN BEHAR DA: 639400786



2021/04/15

DURANGOKO BISITA GIDATUA

Martxan dira Berbalaguneko ekintzak. Hona hemen lehen ekintza: 

DURANGOKO BISITA GIDATUA

Historia handiko herria dugu Durango, historia handia eta bere barnean istorio asko gordetzen dituena.
Izaskun Gisasolaren eskutik Durangoko historian murgilduko gara.
PLAZA MUGATUAK ETA IZENA EMAN BEHAR DA!
Deitu edo idatzi: 639 400 786