Pages

2019/09/25

Durangaldeko Berbalagun berriro martxan



 2019-2020 IKASTURTEA ABIAN DA





Durangaldeko Berbalagun berriro martxan da. Gaurtik aurrera taldeak eratzen hasiko gara Durangaldean zehar euskaraz aritzeko. Gogoan izan gure egitasmoa doakoa dela, debalde, dohainik. Ez duzue aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordu bete astean eta ikasturte bat egotea, ez dugu besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra dugu. Ez galdu.
IZENA EMATEKO, klikatu HEMEN.