Durangaldeko Berbalagunok martxoaren 5ean sagardotegira goaz. Goizeko
11etan irten eta egun osorako plan ikaragarria daukagu! Zumaian
poteotxoa egin eta gero, Urdaira sagardotegian bazkari gozo batez
disfrutatzeko aukera izango dugu. Hori guztia, trikitilarien musikaz
girotuta. Eman izena leku barik gelditu baino lehen!!!!
Pages
2016/02/23
2016/02/19
"Bizi baratzea" hitzaldia
Jakoba Errekondo paisajista Zaldibarren izango dugu entzungai datorren ostegunean, otsailak 25. Zaldibarko liburutegi zaharrean elkartuko gara arratsaldeko 18:30an. Durangaldeko Berbalagunek antolatuta, Jakoba
Errekondok bere liburua aurkeztuko du. Horrez gain, berarekin
solasalditxoa izango dugu baratzeaz edo, ditugun zalatzak argizteko.
Animatu eta zatoz!!
2016/02/08
Hontza museora bisita
Oraingoan, MaƱariako Hontza museora joango gara. Bisita egiteko bi egun
dituzu aukeran, otsailaren 16an, goizeko 10:00etan, edo otsailaren 18an,
arratsaldeko 18:30ean. Animatu eta zatoz mundu osoko 36.000 espezie
desberdin baino gehiago ezagutzera!!! Plaza mugatuak!
Subscribe to:
Posts (Atom)