Pages

2016/06/17

Bolo txapelketa 2016!

Atzo ikasturteari amaiera emateko bolo txapelketa egin genuen Berrizen, giro bikaina izan genuen. Robertok irabazi zuen estilo onenari saria, Zorionak!

Ondo pasa oporrak eta datorren ikasturtera arte!





2016/06/13

Ikasturte bukaerako kanpo ekintza: durangaldeko altxorrak

Ikasturteari bukaera emateko, datorren iganderako durangaldean zehar ibilbidea antolatu dugu. Durangaldean ditugun altxorretako batzuk bisitatuko ditugu: Ermuko Lobiano jauregia, Santiago eliza, Mallabiko Arana jauregia, Berrizko San Juan eliza eta Zaldibarreko dorretxea besteak beste.

Goizeko 10:00etan Madalenako autobus geltokian hartuko dugu autobusa eta eguerdiko 14:00etarako itzuliko gara. Izena emateko aukera dago ostegunera arte. Anima Zaitezte!


2016/06/10

Berbalagunok Etxanoko Errotik gaztandegian

Pasa den asteazkenean, hilak 8, Etxanoko Errotik gaztandegira joan ginen eta bertan Kepa Agirregoikoak egiten duen lanaren berri eman zigun. Oso interesgarria izan zen eta bukaeran Kepak egindako gazta ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen.



2016/06/08

Badator Bolo txapelketa!

Urtero lez,bolo txapelketa egingo dugu Berrizko bolatokian! Datorren ostegunean bilduko gara Berrizen arratsaldeko 18:00etatik aurrera! Txapelketa eta gero Ganekoetxen ospatuko dugu ikasturte bukaera.

2016/06/01

Etxanoko gaztandegia bisitatu eta dastaketa egingo dugu datorren ekainaren 8an!

Datorren astean, Etxanon, Errotik behi eta ahuntz gazta nola egiten duen azalduko digu Kepa Agirregoikoak eta ondoren dastaketa egiteko aukera izango dugu. Anima zaitez eta eman izena!

errotik.biz