Pages
2020/01/31
2020/01/27
Urkiolatik Otxandiora Mendilagun koadrila
Urkiola-Otxandio. Mendilagun irteera.
Urtarrilak 25, zapatua.
Goizeko
8:30rako Durangoko Madalena geltokian normalean baino jende
despistatu gehiago zebilen motxila soinean. Berbalagunak ziren; begiradek noiz topo egingo zain, eta beste berbalagun batzuekin
elkartu nahian. 18 pertsonako taldea berehala osatu genuen, aurkezpenak
egiten hasi, eta 8:40eko autobusera igo ginen. Logurarik ez, ilusioa
zen nagusi jendearen aurpegian. Pozik abiatu ginen Urkiolara.
9:10
ingururako Urkiolan jaitsi ginen. Taldea batu, denok geundela ziurtatu,
eta ttipi-ttapa Otxandiorako bideari ekin genion. Kartelean genion bezala, urkiolako baso eta zuhaitzek euskaraz entzun gintuzten, ondo entzun ere! Berba eta berba, isildu gabe, pausoz pauso, konturatu orduko Olaetara heldu ginen. Bertan egin genuen lehenengo geldialdia.
Salda beroa hartu, eta berriz ekin genion bideari. Ttipi-ttapa, berba eta berba, Otxandiora heldu ginen. Historia handiko eta harrizko etxe ederrez osatutako herri bizia da Otxandio. Berbalagun batzuek bazekiten Otxandion gerra garaian gertatutakoaren berri. Orduan Otxandiarrek bizitako krudelkeriak ekarri genituen gogora. 1936ko uztailaren 22an, herria jaietan murgilduta zegoela, bonbardeatu zuten faxistek herria gupidarik gabe. Hildako 57 herritarren oroimenez egindako plaka ikusi genuen.
Gerra garaiko istorioak gordetzeaz gain, bada plazan pertsonaia berezi bat: Vulcano, burdinaren eta suaren jainkoa. XIX. mendearen hasieran, Otxandion 60 sutegi eta burdinola bat zeuden, burdin kantitate handia kontsumitzen zutenak. Burdinolek itzelezko garrantzia izan zuten herrian.
Urkiola eta inguruak hobeto ezagutu, gure herriko historia ikasi, lagun berriak egin, eta poteoan ibiltzeko denbora ere izan genuen. Amaiera bikaina eman genion Mendilaguni. 13:30eko autobusean bueltatu ginen Durangora, eta hurrengorako planak eginez agurtu genuen elkar.
Eskerrik asko, Berbalagun! Itzelak zarete!
2020/01/16
MENDIA eta SUKALDEA
Kalera irten, eta parean aurkitzen duzun edozeini denbora libreaz gozatzeko gustuei buruz galdetuz gero, badakigu zein izango den askoren erantzuna: mendia eta jana. Erantzun horrekin identifikatuta sentitzen bazara, toki onean zaude.
Ez dago beste ezer esaterik. ADI beheko karteleei, eta eman izena bizkor eta konplexurik gabe.
2020/01/15
2020an ZATOZ BERBALAGUNERA!
Euskara praktikatzeak hamaika abantaila dakartza Durangaldera.
2020ari 2019ari opa genion berdina opa diogu Berbalgunok: lotsa eta konplexuak alde batera utzi, eta euskaraz bizi ahal izateko bideak eraiki. Gure herrietako kaleak euskararen kolorez margotu nahi ditugu.
Familian, lanean, lagun artean, parrandan, zineman, sukaldean, irakurtzen, guztia euskaraz, noski!
Bakarrik amets soila da, baina elkarrekin lor dezakegu.
Zatoz Berbalagunera. Aukera asko dituzu:
- Astero elkartzen diren Berbalagun taldeak
- Mendilagun
- Irakurzale klubak Durangon eta Berrizen
- Kanpo-ekintzak: sukaldaritza tailerrak, irteerak, ikuskizunak...
- Praktikatu txartelarekin %50eko deskontua izango duzu Elorrioko Arriola Antzokian eta Durangoko San Agustin Kultur-gunean euskarazko emanaldietan.
Subscribe to:
Posts (Atom)