Pages

2007/12/10

Patxi Zubizarreta idazlearen hitzaldia

"zenbait proposamen praktiko haurrekin gure tradizioa asfaltoan bizitzeko" gai moduan hartuta eta Berbarok antolatzen duen haur literatur aretoa ekintzaren barruan, San Agustin kultur gunean abenduaren 12an arratsaldeko 7:00etan izango dugu aukera hitzaldi honekin gozatzeko,sarrera doakoa da

Arabar errioxako ardoen dastaketa



Abenduaren 13an,Berbaro txokoan,iluntzeko 7:00etan.Ekintza honen helburu nagusiak ardoaren kultura eta arabar Errioxaren buruzko ezagutza zabaltzea dira,euskera komunikazio tresna delarik.Dastatze saioa,Mikel Garaizabal sommelier eta enologoak gidatuko du.Izena emateko azken eguna abenduaren 11 izango da.Prezioa 4€ bazkide eta berbalagun kide guztientzat.

2007/12/03

Ordutegiak


ABADIÑO

Asteartea
10:00etan MUNTS tabernan (Muntsaratz)
17:00etan KEIRAN tabernan (Matiena)

Asteazkena

15:00etan SOLOA tabernan (Zelaieta)
17:30ean ABARKATERUENA tabernan (Zelaieta) 

Osteguna
17:00etan MUNTS tabernan (Muntsaratz)


BERRIZ


Osteguna
9:00etan KANTOI tabernan


Ostirala
15:00etan KANTOI tabernan



DURANGO


Asteartea 
15:00etan GOIZARGI tabernan
15:00etan COLLINS tabernan
19:00etan AGORA tabernan

Asteazkena
18:30ean ABARRAK euskaltegian KAKORRATZ taldea
18:30ean ABARRAK euskaltegian 
 

Osteguna 
12:00etan INTXAURRE Herriko Tabernan

Ostirala
11:00etan PLATERUENA Kafe Antzokian
17:30ean COLLINS tabernan


ELORRIO


Asteartea
19:00etan ABIZARI euskaltegian

Osteguna
12:00etan PARRA tabernan

Ostirala
19:00etan XELAI tabernan


IURRETA

Asteazkena
19:00etan KOADRA tabernan





     

2007/11/14

Bostgarren urtea martxan!!!


Kanpaina luzea eta gero aste honetan hasi dira berbalagun taldeak batzen.75 lagunetik gora eman dute izena eta momentuz hamaika taldetan batu ditugu Taldeen kuadrantea behean daukazu nahi izanez gero zure ordutegia aukeratzeko eta berbalagun telefonora deitzeko(639400786).Animatu merezi du eta!!!
Astelehenetan:17:00-18:00 IRASU
20:30-21:30 IRLANDESA
Astearteetan:15:30-16:30 URIXKA
20:00-21:00 JAI BERRI
Asteazkenetan:11:30-12:30 JAI BERRI
12:00-13:00 ARKARAZO
15:00-16:00 EZKURDI
Ostegunetan:15:00-16:00 JAI BERRI
Ostiraletan:18:00-19:00 ATXO FUN FUN
20:30-21:30 IRLANDESA

2007/09/17

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?


Durangoko Berbalagun egitasmoaren 5. urtean sartu gara. Berbalagun-ek aukera ematen dizu euskaraz berba egiteko. Talde txikietan, zuk nahi duzun orduan eta egunean, eta dohainik. Euskalduna eta euskaltzalea bazara ere, eta euskaraz bizi nahi duenari laguntzeko borondatea badaukazu, badaukazu -zelan ez!-, lekua gure artean.
Izena eman edo informazio gehiago nahi baduzu berbalagun-eko 639 40 07 86 telefonora dei dezakezu edo ondoko leku hauetara joan:
- Abarrak AEK Euskaltegia tf: 94 681 73 49
- Udal Euskaltegia tf: 94 603 00 40
- Berbaro Euskera Elkartea tf: 94 620 19 18
- Durangoko Udal Euskera Zerbitzua / www.durango-udala.net/
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?



2007/06/05

Durangoko Berbalagunekoen urte amaierako afaria

Durangoko Berbalagun-ek 2007 urte honetako amaiera afaria ospatu du. Afaria Gorrotxa jatetxean izan da. 30 lagunek hartu dute parte eta giroa ezin hobea izan da. Afalkideen artean Berbalaguneko "inkonbustible" batzuk izan dira: Josefina, Fernan, Jose Inazio, Puri, Julio, Esti, Maribel eta Bakarne, besteak beste.
Afalostea Jonu kantautoreak girotu du, kantuetan denon parte hartzea eraginez. Txoritxo batek esan digu berbalagunkide batzuek kantuan jarraitu dutela Caledonia tabernako karaokean.
Afari honekin batera amaiera "ofiziala" eman zaio aurtengo ekitaldiari, Berbalagun talde batzuek ekainean batzen eta euskerari ekiten jarraituko duten arren.
Orain balorazioak egiteko garaia da.

2007/05/23

Euskal Astea

Durangoko Udalak Euskal Astearen 10. edizioa antolatu du. Euskal Asteak egitarau zabala dauka, eta ekainaren 1etik 10era bitartean denetariko ekitaldiak izango ditu; beste askoren artean, hurrengo ekitaldia hauek izango dira:
- Euskal Dantzak: Bizkaia eta Zuberoa (ekainaren 2an - larunbata- 19:30ean) eta Araba, Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa (ekainaren 3an -igandea- 12:30ean) Andra Mariako elizpean.
- Bertso tranpa: ekainaren 8an, ostirala, 22:00etan San Agustin Kultur Gunean.
- Nekazaritza Azoka: ekainaren 10ean -igandea- 11:00etatik aurrera Merkatu Plazaren inguruan.
- Kalejira dantzari, trikitilari eta txistulariekin: ekainaren 10ean -igandea- 12:00etan (irteera Andra Mari elizpea).

2007/05/21

Mintza Eguna

2007ko ekainaren 2an Mintza Eguna ospatuko da Donostian. Mingaina askatzeko jai egun aproposa!
Egitaraua:
11:30ean Donostiako Bulebarreko kioskoan ongi etorria bertsolariekin.
12:00etan ibilbide gidatua Donostiako Alde Zaharrean barrena.
12:30ean hamaiketakoa Arrano Beltza euskal tokiak prestatuta.
14:00etan bazkaria.
Bazkalostean, sari banaketa eta ondoren kantatu, dantzatu...

Durangoko berbalagunen afaria

Ekainaren 1ean Durangoko berbalagunok afaria egingo dugu "Gorrotxa" jatetxean. Afaria girotzen Jonu kantautorea izango da. Tarte atsegina igaro nahi baduzu... badakizu: etorri, birritan pentsatu barik.
Afariarekin batera amaiera "ofiziala" emango diogu aurtengo ekitaldiari. Izango dira, dena den, talde batzuk ekainean zehar euskarari ekinez jarraituko dutenak.

2007/04/26

"Apaizac Hobeto" espedizioa

Hitzaldi Diaporama
Iazko urtean, Quebec eta Red Bay lotzen dituen itsas bidaia egin zuten hainbat euskaldunek, tartean Jon Maiak. "Apaizac Hobeto" deitu zuten espedizio hura kontatuko digu Jonek irudi ikusgarriz
apainduta.


Maiatzaren 3an, osteguna, iluntzeko 20:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

sarrera: doan


2007/02/21

berbataldeen ordutegiak

Astelehena
15:00etan, Kurutziaga kafetegian

Martitzena
10:45ean, Kafe Antzokian
15:15ean, Urixkan (Pol-Pol)
18:00etan, Caledonian
20:00etan, Jai Berrin

Eguaztena
15:00etan, Josu gozotokian

Eguena
10:00etan, Jai Berrin
18:00etan, Irlandarrean
21:00etan, Irala kafetegian

Barikua
17:00etan, Silver Cityn (bi talde)

Zapatua
17:30ean, Irlandarrean


Izena emateko:
Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo beste talde berri bat sortu:
1- Deitu telefono honetara: 639 400 786
2- Mezu bat bidali: durangaldea_berba@aeknet.net
3- Galdetu euskaltegietan edo Berbaron!!