Etxeko itxialdiari aurre egiteko proposamena:
ESAERA ZAHARREN ARGAZKI LEHIAKETA.
Euskal Herrian oso errotuta egon dira urteetan zehar esaera zaharrak. Hizkuntzari bizitasuna eta umorea ematen diote, bertsoen antzera.
Zenbat ezagutzen dituzu? Gehiago ezagutu nahi?
Esaera zaharrak ikasi eta irudimena lantzeko argazki lehiaketa proposatzen dizugu.
Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?
1. Aukeratu esaera bat.
Hona hemen proposamen batzuk:
https://labur.eus/wvQGc
Egunotan whatsappean bueltaka dabiltzan
esaerak ere aproposak izan daitezke (beheko argazkia).
Zuk aukeratu bat, hori bai, euskaraz!
2. Jarri irudimena martxan.
Aukeratutako esaerarekin erlazionatzen duzun egoera, pertsona, objektua... imajinatu.
3. Atera argazkia.
4. Bidali helbide honetara esaera eta guzti:
durangaldea@aek.eus edo 639 400 786 (whatsapp)
SARIA AUKERATU: Plateruena Kafe Antzokian bi lagunentzako bazkaria (menu berezia) // Elorrio, Durango, Berriz eta AbadiƱoko antzokietan euskarazko antzerki edo zinema ikusteko lau sarrera, zuk aukeratu!
Argazkiak aurkezteko epea: apirilaren 20ra arte.
Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!