Pages

2019/03/20

SUKALDARITZA TAILERRA SALTSANEN

Kaixo, berbalagun!

Sukaldean aritzea gustatzen zaizu? Jatea bizitzako plazer handienetakoa dela uste duzu? Bada, zatoz datorren asteartean Saltsanen egingo dugun sukaldaritza tailerrera.  Errezeta goxoak egin eta jango ditugu. Osagai magikoa: EUSKARA.

PLAZA MUGATUAK! Bizkor ibili eta deitu edo bidali whatsappa telefono honetara: 639 400 786

 

2019/03/13

"Bakean dagoena bakean utzi" ANTZERKIA BERRIZEN

Euskaldunok pertsona serioen ospea omen daukagu. Egia ote da? Inolaz ere ez!

Euskara hizkuntza bizia eta alaia dela erakusten dugu behin eta berriz berbalagunok. Bada, plan bikaina daukagu oraingoan berbalagun eta umorea maite duen euskaldun ororentzat. 

Lankuk ekoitzita, "Bakean dagoena bakean utzi" izeneko bikotekako bakarrizketa saio umoretsua antzeztuko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik martxoaren 21ean Berrizen. Euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletuko dituzte.

Betaurreko moreak jantzita gustura egingo dugu barre elkarrekin.

 

2019/03/11

KULTUR LEHIAKETAKO IRABAZLEA


Durangaldeko berbalagunen Kultur Lehiaketak badauka irabazlea: Alfredo Berrojalbiz. ZORIONAK!
400dik gora berbalagun, ikasle eta herritarrek parte hartu duzue, eskerrik asko eta zorionak guztioi. Gero eta gehiago gara eskualde euskaldun baten alde lan egiten dugunok. Bakoitzak bere aletxoa jarriz soilik lortuko dugu Durangaldea euskahalduna.
EGIN KLIKA EUSKARAREN ALDE!


2019/03/06

ARDO DASTAKETA DURANGON

Ikasturtea hasi denetik, hainbat ikastaro antolatu ditugu Durangaldean: yoga, euskal dantzak, Txan magoa, sukaldaritza begetarianoa... Gauza bat dute komunean: EUSKARA. Eta horretan jarraituko dugu, euskarari hauspoa ematen.

Oraingoan, gutako askoren pasioak piztuko dituen ikastaroarekin gatoz zuengana: ARDO DASTAKETA. Ardoa eta euskararen bueltan arratsalde ederra pasatu nahi baduzue, ez pentsatu bi aldiz eta etor zaitez.
Dohainik da eta plaza mugatuak daude.
Bizkor ibili eta deitu edo bidali whatssapa telefono honetara: 639 400 786