Pages

2019/05/29

ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Heldu da momentua, heldu da eguna irabazlea zein den esateko.

Argazkilari eta berbalagunen arteko erabakia izan da,eta kostata hartutako erabakia.

Iñigo Unzueta (Berriz) da irabazlea. ZORIONAK IÑIGO!

Eta Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Jarraitu txoko guztietan euskaraz bizitzen!

Mugarrako mehatzea. Leku honek umea nintzeneko abenturak dakarzkit gogora. Gurasoekin lehenengoz koba baten linternakin ibili nintzenekoa.Sortu zidan zirrara gogoan dut oraindik. Lekua berezia egiten zait, bakartia eta durangaldeko ikuspegi ederra du gainera.

 

Argazki lehiaketara aurkeztutako azken argazkiak

 Hona hemen "Durangaldeko txokorik ederrena" argazki lehiaketara aurkeztutako azken argazkiak.

Gaur esango dugu zein den irabazlea.

Zorte on guztioi!







 Mugarrako mehatzea. Leku honek umea nintzeneko abenturak dakatkit gogora. Gurasoekin lehenengoz koba baten linternakin ibili nintzenekoa.Sortu zidan zirrara gogoan dut oraindik. Lekua berezia egiten zait, bakartia eta durangaldeko ikuspegi ederra du gainera.












 Durangaldean zortzi urte daramatzat bizitzen eta izugarri guztatzen zaizkidan txoko pilo bat daude. Aukeratu dudana Elorrio eta Berriz artean kokatuta dago, Berriozabaletako iturria da.
     Bere estiloagatik atentzioa ematen du, Inka estetika baitu. Izan ere, XIX.mendean egitea agindu zuen pertsona Perun bizi izan zen.
     Oso leku ederra eta lasaia da. Bistak zoragarriak dira , hemendik Anboto eta Alluitz ikus daitezke.




Gorostien artean, Untzillaitz ikustea gustatzen zait.  Bolatxo gorrizkak marko aproposa da haitzarentzat. Untzillaitz, lamientzako mendi-aterpea. Lilura berezian sinestuz gero, leihoa aurkituko duzu. Hortxe nire txoko xarmangarria.

2019/05/27

BISITA GIDATUA INTXORTAKO FRONTERA


Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan:

Elgeta – Intxortako Atea.


Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du Elgetak, altxatutako indarrek 1936ko urritik 1937ko apirilaren amaiera alderarte herria hartu nahian ibili baitziren. Intxorta mendian borrokaldi garrantzitsuak izan ziren. 


Lehen borrokaldian, 1936ko urrian, faxisten erasoaldia gelditzea lortu zen. Frontea bertan izan zen geldirik zazpi hilabetez, eta horren arrazoietako bat Beldarrain Komandanteak lubakiz osatutako defentsa sistema berezia izan zen. 

  • Irteera ordua eta lekua:  10:00etan Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik, Espaloia Kafe Antozkian (Elgeta)
  • Iraupena: hiru ordu
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar da telefono honetara deitu edo whatsappa bidalita: 639 400 786
  • Sarrera dohainik.

Argazki lehiaketara aurkeztutako argazki gehiago

Hona hemen Durangaldeko txokorik ederrena argazki lehiaketara aurkeztutako beste argazki batzuk.
GOGORATU! argazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 29a izango da.

OIZ
Erreka gardenak, amaigabeko bidezidorrak, lasaitasuna...Mendi tontorretik itsasoa, herriak eta urrun dauden mendiak ikusten dira. Noizean behin, lainoek behean dauden herriak nola estaltzen dituzten ikus daiteke, itsasoko aparra balitz bezala. Urrutitik ikuste daitezkeen eolikoak ere paisaiaren parte dira eta nola edo hala, nire etxea hurbil dagoela diote.



 Abadiñon, Olako zubia.
Ahmed, ama hil da...- esan nion gure saharar-euskaldun semeari.
Besarkada amaigabe baten elkartu ginen bixok. Gero bere indar guztiak bihotzean batuz, etxetik irtetzen sentitu nuen.
Badakit, seguru nago, Olako zubira hurreratu zala Jadussaren bila.
Ahmedek, umetan zubi erraldoi batekin egiten zuen amets; denbora laburrean Saharara zein Abadiñora     noiznahi eramango zuena...




Nire Durangoko txokorik gogokoena hau da. Naiz eta Ana Deunako arkua hain famatua eta polita izan, niri, batez ere, gustatzen zaidana ondoko etxea da.
Beti gogoratzen naiz txikitatik gaztelu bat iruditzen zaidala. Lehioak, sarrera, balkoia ipuinetan agertzen diren bezala, eta ondoan erreka, arkua era Eliza, izugarria!!
Oso ezaguna ez den arren,  niretzat Durangoko etxe politena  dudabarik da.







"Lilia eta Mugarra"

Neure lorategiko lili baten soiltasuna handitasun bilakatzen da Mugarra atzean dotore altxatzen denean. Landareen samurtasuna eta kareharriaren babesa lagun ditut neure Durangaldeko bizitza honetan. Horregatik hau da, Durangaldeko nire txokorik gogokoena.

2019/05/22

BARRY MANLEY ZALDIBARREN

Barry Manley Irlandarraren euskarazko umorezko bakarrizketa Zaldibarren

Barry Manley irlandarrak euskarazko bakarrizketa eskainiko du datorren astezkenean, maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Sorgin tabernan. Lagun giroan eta euskaraz arratsalde ederra pasatzeko aukera ezin hobea. Sarrera librea izango da.

 

 

FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN ZALDIBARREN

Kaixo, berbalagun!

Jolasak ezinbesteko garrantzia dauka haurraren garapenean. Jolastuz eta abestuz, zenbait gaitasun eta trebezia garatzeaz gain, euren euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen da.

Urtxintxakoen eskutik ezagutuko ditugu guraso eta seme-alaben artean euskaraz ondo pasatzeko hainbat jolas eta kantu erraz. 



ARGAZKI LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO ARGAZKIAK


Berbalagunok,
Hemen dituzue Durangaldeko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak. Gogoratu, txapelketan parte hartzeko epea datorren astelehenean, maiatzaren 27an, agortuko dela. Asteburu hau aprobetxatu argazkiak ateratzeko. Gogoratu argazkiarekin batera zergatik duzun gustuko azaldu behar duzuela (30-50 hitz).
Datorren asteazkenean, maiatzaren 29an, iragarriko dugu irabazlearen izena. Argazkia eta testua, modu berdinean baloratuko dira, biak dira garrantzitsuak.
Zorte on parte hartu duzuen guztioi.

 
Hau da Durangaldeko nere txokorik gogokoena. Elorrixoko San Agustín auzoa, Anboto atzean zaindari daukana... Zergaitik? Negua, udazkena, udaberria zein uda izan, etxeko lehioak zabaltzen dittudan bakoitzean Euskal Herria ikaragarri ikusgarria dala egunero gogorarazten didalako.


 
URKIOLA......Derrigor ikusi behar dan tokia.
Naturaz gozatzeko leku paregabea da. mendz inguratuta.Urkiolako Santuarioa eta ermitak be ikustekoak diez.Entzuna dot eleizako teilatuko urak Kantauri eta Mediterraneo itsasora doazela.Harriari be hamaika buelta emondakoak gara bikote billa eta baita Santa Apolonia ermitari be,iturriko ura ahoan hartuta,hagiñen mesedetan


 
Etxetik gertu ,Saibigain daukagu,Mañaria gaiñean.Gerra zibillean borroka odoltsuak  egon ziren eta horren aztarnak bertan betiko gelditu dira.
Nañoz egiteko osteratxo polita dogu,ez oso nekeza eta edonok egiteko modukoa.Goian gaudela,gure begiak inguru zabala eta zoragarria ikusiko dute eta batek daki,...baliteke Anbotoko Mari Oizerako bidean ikustea.......







Berrizen eta Zaldibarren artean dagoen ibilbidean nire tokirik gustokoena dago. Bi haritz erraldoiak eserleku bi babesten dituzte. Urtean  zehar hostoak eransten eta jansten ikusten ditut eta beroa aillegatzen, ibiltariei itzala eta atsedena eskaintzen dizkiete. Txokoa bakez beteta dago.
Espero dut zuei  ere argazkia gustatzea.










Naz Otxandixokue eta argazkixetan igerten da ez?
Zer kontau nire herrixaz argazkixek kontetan daurie nehiku ta!!
Gure arbasuei gure notzien egin gogoramen bat 3 argazki hauekin.
Besterik gabe Otxandixotaz harro dagoen herritar bat.













2019/05/17

GARAIRA BISITA ARRAKASTATSUA


Garagardoaren bueltan arratsalde paregabea igaro genuen atzo Garain. Edatera ohituta gauden garagardo industrialarekin alderatuta, oinarrizko lehengaiak eta ekoizpen prozesu tradizionalak erabiltzen dituzte.

Garagardoaren artisauak dira Ibon, Ekaitz eta Edu; ekoizpen eta errezeta propioagaz marka multinazionalen alternatiba direla erakutsi dute.

Garagardoa egiteko prozesua azaldu ziguten. Berbalagunok garagardozaleak gara eta hainbat zalantza argitu zizkiguten. Horrez gain, garagardo mota desberdinak probatu genituen janari goxoz lagunduta. 

Eskerrik asko berbalagunoi eta Garaiko garagardogileei euren etxeko ateak irekitzearren.





MASAJE IKASTAROA

Berbalagun!

Maiatza bukatzeko....masaje ikastaroa!

Erlaxatzeko gogorik? Horrela bada, etor zaitez berbalagunetik antolatu dugun masaje ikastarora.

Gorputza eta arima zaindu euskaraz.
Plaza mugatuak dira eta izena eman behar da.
Deitu edo idatzi mezua telefono honetara: 639 400 786


Xehetasun gehiago kartelean.


2019/05/14

DURANGALDEKO TXOKORIK EDERRENA ARGAZKI LEHIAKETA

Kaixo, berbalagun!

Durangaldeko zure txokorik gustukoena zein den ezagutu nahi dugu, baita zergatia ere. 

Argazkilari eta berbalagunak izango dira epaimahai. Argazkia eta testua (30-50 hitz) berdin baloratuko dira. Irabazlearentzat saria:Durangoko Kobika jatetxean bi pertsonentzako bazkari edo afaria

Maiatzaren 27ra arte jasoko ditugu proposamenak.

Bidali zure mezua durangaldea@aek.eus helbidera, edo whatssapez zenbaki honetara: 639 400 786

Durangaldea emozio ugari sortzen diguten irudiz josita dago. Emozio horiek magia berezia dute euskaraz biziz gero, berbalagunok ondo dakigu hori. Beraz, atera kamera, hasi magia egiten, eta kutxa gaitzazu zure magiarekin.

Jasotako argazkiak durangaldea.blogspot.com hebidean egongo dira ikusgai.



2019/05/08

GARAGARDOTEGIRA BISITA

Kaixo, berbalagun!

Garagardoa gustatzen al zaizu? Erantzuna baiezkoa bada, ez galdu berton bertoko Garai garagardo artisaua gertutik ezagutzeko aukera.

Garagardoa egiteko prozesua ezagutu eta garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera izango duzu.

Plaza mugatuak daude eta izena eman behar da.

Deitu edo idatzi whatssapa zenbaki honetara: 639 400 786