Pages
2017/11/30
goizeko saioko parte-hartzaileak
Goizeko saioa parte-hartzaileen ahotik
Saioa bukatutakoan parte hartu duten berbalagun batzuek beraien esperientzia kontatu digute.
Zer moduz aritu zara?Euskara praktikatzeko aukera hona iruditzen zaizu mintzodromoa?
Luis: " Pozik aritu naiz, hona etortzea gustatu zait. Hobeto berba egiten laguntzen dit honek. Pasa den urtean gazteekin egon nintzen eta esperientzia ona izan zen, oso argi hitz egiten dute eta horrek asko laguntzen dit. Aurten nire adinekoekin ere gustura.
Mintzodromoa erabilgarria dela uste dut baina gehiagotan egin behar da ez urtean behin bakarrik."
Mentxu: " Nire lehen aldia izan da gaur mintzodromoan, asko gustatu zait taldeetan jende ezberdina egon garelako. Ni baino gehiago zekiten baina eroso sentitu naiz.
Beldur pixka batekin etorri naiz ea nola sentituko nintzen baina oso gustura aritu naiz eta gaiak ere egokiak izan dira hitz egiteko."
"Mintzodromoak euskara praktikatzeko balio du eta nire proposamena urtean bi egitea da edo ni Elorriokoa naizenez bertan ere formatu txikiagoan bada ere egitea."
Martin:" Lehen aldia izan da, nire klaseko beste bi lagun iaz etorri ziren eta iaz oso jende gaztearekin tokatu zitzaien, aurten, jende helduagoarekin aritu gara eta denok pozik."
"Gure irakaslearekin hitz egin dugu eta astean behin euskaltegian ere egingo dugu horrelako zerbait. Niri oso ideia ona iruditu zait."
MINTZODROMOA praktikatu eta bizi!
Eman diogu hasiera aurtengo mintzodromoari!
Goizeko saioan gazte ugari bildu da Plateruenan, Kurutziaga ikastolako eta Santa Rita ikastetxeko 4.DBHko ikasleez gain, aek eta udal euskaltegiko ikasleak eta berbalagunak ere hurbildu dira.
Hauexek izan dira goizeko gaiak:
- Gazte lokalak
- Ostiral beltza
- Teknologia eta euskara
Kafe, bizkotxo eta pasta artean gustura aritu dira mingaina dantzatzen. Bigarren eta hirugarren txandak pixka bat gehiago luzatu ditugu beraiek eskatuta.
2017/11/08
MINTZODROMOA
Badator, urtero legez, mintzodromoa!
Prest mingaina dantzatzeko?
Azaroaren 30ean, osteguna, Plateruena antzokian mintzodromoa egingo dugu.
Mintzodromoan talde txikiak antolatu eta 20 minutu izango dituzu zure taldearekin guk proposatutako gai baten inguruan hitz egiteko. Ondoren, gaia eta taldekideak aldatu eta beste hogei minutuz ariko zara. Horrela, hiru txanda egingo ditugu.
Euskara praktikatu eta jende berria ezagutzeko aukera bikaina!
Goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Eman izena nahi duzun txandarako.
Izena emateko deitu edo bidali whatsappa.
Subscribe to:
Posts (Atom)