Pages

2010/02/03

Abenduaren 18an

URTE AMAIERAKO JAIA Durangon
Berbaro euskara elkartearen txokoan batu ginen Durango eta inguruko berbalagun, euskara ikasle, irakasle eta euskaltzaleak.

Aurretik Goienkalen sabelak berotu, mingainak astindu eta giro ezin hobean aritu ginen. Berbatalde ezberdinetako partaideak elkar ezagutzeko parada izan zuten .
Afaldu ondoren Abarkas eta Lazkano bertsolariak aritu ziren, puntuka baino “puntaka”. Bertakoen barre algarak ez ziren makalak izan ba! Hauek saiotxoa amaitu ondoren kantu papera eskuetan hartu eta jo ta su eztarria astintzeari eman genion…a zer nolako euri jasa hurrengo egunean!











































































































Urteari benetan amaiera polita eman genion Durangaldeko BERBALAGUNEK!!

No comments: