BERBALAGUN PRENTSAURREA DURANGON
Iazko balantzea egin eta aurtengo edizioari hasiera emateko Durangoko talde eragileko partaideek prentsaurrea burutu genuen urriaren bukaeran Durangoko Kafe antzokian.
Bertan Berbalagun dinamizatzaileak, Hizkuntza eskolako ordezkariak, Berbaro Durangoko euskara elkarteko zuzendariak, Udal euskaltegiko zuzendariak, udaleko euskara zerbitzuko ordezkariak eta Abarrak AEK euskaltegiko arduradunak parte hartu zuten. Honetaz gain, berbalagunean ibilitakoa eta dabilen Josep ere izan genuen-jatorriz kataluinakoa, Durangon bizi dena eta azken urteetan euskara ikasi eta erabiltzen duen gaztea- eta berbalagunean parte hartzen duenetik izandako esperientzia kontatu zigun.
Honekin batera aurtengo erronkak ere plazaratu genituen eta deialdi berezia egin genien euskaldun zaharrei programan laguntzaile gisa parte hartzeko eta euskaldun berriei zein bidea egiten ari direnei programara hurbiltzeko. Animo zuek!
ZAHAR ETA BARRI BERBETAN GABIZ!!
No comments:
Post a Comment