Pages
2019/11/13
2019/11/07
Durangaldeko MINTZODROMOA
Kaixo, euskaltzale!
Badator Durangaldeko VI. mintzodromoa. Beste urte batez euskaltzaleon topaketa ospatuko dugu Plateruena kafe antzokian azaroaren 28an.
Gure eskualdeko herrietako kaleetan euskaren presentzia handitu nahi dugu. Horretan dihardugu ehundik gora Berbalagunek.
Euskara ikasle, irakasle, euskaldun zahar eta berri, gazte eta zahar elkartuko gara Mintzodromoan.
Euskara praktikatu nahi duzu?Euskara praktikatu nahi duenari lagundu nahi diozu?
Durangaldeko euskaldunen sarea indartu nahi duzu?
Euskaraz eta lagun giroan momentu atsegina igaro nahi duzu?
Hauxe da zure aukera. PARTE HARTU MINTZODROMOAN.
Eman izena Durangaldeko euskaltegietan edo telefono bidez: 639 400 786
2019/10/24
MENDILAGUN eta IRAKURZALE KLUBAK
Kaixo,
Berbalaguneko ikasturte berria martxan dago, eta Durangaldeko Berbalagun taldeek berriz ekin diozue astero elkartzeko dinamikari. Talde guztietatik pasatzeko ahalegina egin dugu, eta urteetan eraikitako Berbalagun sarea gertuagotik zaindu eta ezagutu nahi dugu.Zaletasunen inguruan ere galdetu dizuegu, eta proposamen pare bat jaso ditugu:
MENDILAGUN eta IRAKURZALE KLUBA.
Berbalagun izan edo ez izan, zaletasun hori baduzu eta euskaraz gozatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Subscribe to:
Posts (Atom)



