Pages

2019/11/13

MENDILAGUN IRTEERAK

Kaixo, Berbalagun!

Astetxo batzuk pasa dira Mendilagun taldea aurkeztu genuenetik. Zaletasun anitzeko Berbalagunok gaude Durangaldean. Paraje zoragarriz inguratuta gaude, eta horregatik, agian, hainbestek daukagu mendizaletasuna. 

Euskara kalera ateratzea da Berbalagunen helburua. Baina haratzago heldu nahi dugu: inguruko mendi eta txoko ezkutuak euskaraz busti nahi ditugu.

Adi, Berbalagun. Aurki itzazu zapatilak eta euriari aurre egiteko txamarra egokia. NEGUAK EZ GAITU BELDURTZEN!

Hona hemen hurrengo hilabeteetarako mendilagunen proposamena.

Gogoratu aurretiaz izena eman behar dela. Deitu edo idatzi whatsappa zenbaki honetara: 639 400 786


No comments: