Pages

2010/02/04

ANTZERKIA Durangoko SAN AGUSTIN Kultur gunean

XABINEITOR
"Xabineitor superheroi euskalduna”

Datorren igandean Durangon izango dugu GORRINGO ANTZERKI TALDEAk eskaintzen duen antzezlanerako gonbitea jaso dugu Berbalagunok. Berbalagun egitasmoren batean parte hartzen baduzu edo euskaltegietako ikaslea bazara %50eko deskontua izango duzu. Sarrerak hartzean zein berbalagunetan edota euskaltegitan zabiltzan esatearekin nahikoa da.
Animo eta gozatu antzeslan honekin!! Berba egin, lan egin, oparitu, jolastu, gozatu, barre egin , maitatu, , dantzatu,….. euskaraz!!!

2010/02/03


SAN BLASAK ABADIÑON!!


“Abañon bazkaldute Urkiolan gora….”
“Abadiño San Blasetan, Abadiño San Blasetan, neska zaharrak bentanetan, neska zaharrak bentanetan, mutil zaharrak engainetan..ieupalaa!!

Abadiñokoak San Blasak ospatzen hasiak badira ere, otsailaren 3an Berbalagunak ere bertan egongo gara ferixie ikusi, taloa txorizoaz jan eta mingaina astintzen euskaraz.

San blasetako egitarau majoa hemen klikatuta ikusteko aukera izango duzue.

Aurtengo edizioan abadiñoko kultura sailak, bertan, eguneko argazki lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu du. Beraz, argazki dexenterik edo baduzue, bidali bertara.

Abenduaren 18an

URTE AMAIERAKO JAIA Durangon
Berbaro euskara elkartearen txokoan batu ginen Durango eta inguruko berbalagun, euskara ikasle, irakasle eta euskaltzaleak.

Aurretik Goienkalen sabelak berotu, mingainak astindu eta giro ezin hobean aritu ginen. Berbatalde ezberdinetako partaideak elkar ezagutzeko parada izan zuten .
Afaldu ondoren Abarkas eta Lazkano bertsolariak aritu ziren, puntuka baino “puntaka”. Bertakoen barre algarak ez ziren makalak izan ba! Hauek saiotxoa amaitu ondoren kantu papera eskuetan hartu eta jo ta su eztarria astintzeari eman genion…a zer nolako euri jasa hurrengo egunean!











































































































Urteari benetan amaiera polita eman genion Durangaldeko BERBALAGUNEK!!