Pages

2018/05/30

LEHIAKETARAKO ARGAZKI GEHIAGO

Argazkiak aurkezteko epea bihar bukatzen da, eta badirudi jendeak azken momentura arte itxoin duela. Hemen dituzue, bidali dizkiguten beste argazki batzuk.
Argazkilari profesional eta berbalagunak izango ditugu epaimahai.
Eta saridunaren izena datorren ostegunean jarriko dugu blog honetan. 


Dudarik gabe, Durangaldeko paisaiak aberastasun paregabea dauka. Gure ibaiak, ibarrak, mendiak, eta landak, basoak, fauna eta flora, baserriak, klima berezia... uste dut merezitako balioa behar duela. Argazki honetako txoko hau, horren adibide on bat da. Besaidetik Udalaitzera doan bidea Anboto atzealdean dugula... naturaren sentsazioa erabatekoa da. Hain paisaia ederra eta etxetik hain hurbil...





Nire argazkia Axpeko plaza ezaguna da. Plaza erdi-erdian dago eta bertatik bista ikusgarri zein ederrak ikus daitezke. Handik Anbotoko mendia ikusten da.Haren alboan jatetxe ospetsu bat dago, Etxebarri. Bertan jaten dutenek oso garestia dela esaten dute baina janariak merezi duela. Ez dago honelako beste lekurik edo txokorik!






 Intxorta tontorra (735m) Elgeta eta Elorrio artean kokatzen da, bakean sentitzen naiz han. Intxortan beti dabil haizea, batzuetan leun eta gozo eta bestetan bortitz eta busti. Bakarrik joatea gustatzen zait belarretan jarri eta egotera, horrela Intxorta sentitu egiten da. Nahi izanez gero mendiko oinetakoak jantzi, ogi koxkorra eta txorizo muturra sartu motxilatxoan eta han duzue zain. Ondo hartuko zaituztete!


Elorrio historiaz beteta dago. Bere jauregi eta kaleek Landa ingurune zoragarria egiten dute.  ArgiƱetako nekropolitik herriaren ikuspegi ederrak dauzkagu, nire herrialdeko oroitzapenak ekartzen dizkit. Mendiko ibilbideak naturaren artean daude. Herri honek ezagutzea merezi du.
Hau da nire etxetik hurbil dagoen paisaiarik ederrena. Eguraldia ona denean edo deskonektatzea nahi dudanean, gehien gustatzen zaidan lekua da. Beti hona etortzen naiz naturaren koloreak ikustera sasoi honetan oso bitxiak dira eta. Alde batetik, landareen berde ederra eta bestetik zeruaren urdina. Zerua hodei zuri-zuriekin betea dago mendiaren ondoan. Nahiz eta euria egin eta zerua laino grisekin bete, leku honek ez du bere edertasuna galtzen.

No comments: