Pages

2013/01/16

ORAINTSU. Otxandioko Berbalagunen urte amaiera.


Amaiaera bikaina eman diote Otxandioko Berbalagunek 2012 urteari. Horretarako, abenduaren 16an, herriko kanpandorreari bisita egin zioten baserritarren eguna zela aprobetxatuta. Herriko punturik altuenetik Otxandioz eta inguruez gozatzeko aukera izan zuten.

Hori gutxi balitz, abenduaren 26an, bost izarreko Berbalagun saioa izan zuten: ardo dastaketa. Berbalaguneko kide eta ardo kontuetan aditua den Amaiak gidatuta, hainbat ardoz gozatzeko aukera izan zuten.

Hori da hori urtea amaitzeko modua! Espero dugu hasi ere, berdin antzean egingo zutela.

1 comment:

KatalinakAbituaKen said...

Eskerrik asko Amaiari etxeko ateak zabaldu eta hainbeste irakasteagaitik.

Mazerazio karboniko kontuak, dana dala, ez nebazan guztiz ondo ulertu eta barriro be egin beharko dot ikastaroa...

Noz egingo dogu hurrengoa ba?