Ekainaren 5ean eta 6an, Elorrio ezagutzeko aukera izan genuen Durangaldeko berbalagunok. Planoa eta audiogida-telefonotxoa eskuan hartuta, kalez kale ibili ginen Elorrioren historia apur bat ezagutu guran.
Kanpokalen eta Errekakalen Erdi Aroan murgildu ginen; eta jauregi ederrei, basilika dotoreari, armarri ikusgarriei eta bizimoduari buruzko azalpenak adi-adi entzunda, sasoi hartako bizilagun bihurtu ginen une batez.
Baina Iturrizoron tragoxka bat egin barik ezin amaitu txangoa, eta, horrela bada, Elorrioko iturri ospetsueneko ur gozoa dastatu genuen, bisitari bukaera emanez. Badakizue zer esaten duten iturri horretako ura edan dutenez, ezta? Z o Rat Xen h As S i oTte GgaRa?
No comments:
Post a Comment