Datorren astean, astelehenean eta asteazkenean -hilak 13 eta 15-, surrandien maskarak egiteko tailerra antolatu dugu Berbalagunekook, Kriskitin dantza-taldekoekin batera. Tailerra Kriskitinen lokalean izango da, merkatu-plazaren ostean. Astelehenean, parte-hartzaileek surrandien maskarak egiteari ekingo diote, eta, aztekenean, maskarok margotzen arituko dira mozorrogileak.
Durangon sudur handiz mozorrotzeko ohitura hori antzinatik ei dator; bada, aurten ere tradizioari heltzeko aukera izango dugu durangarrok, Berbalagun eta Kriskitinen eskutik; izan ere, datorren zapatuan (zapatu karnabalean), Kriskitinek antolatu duen bazkarira eta arratsaldeko kalejirara daude gonbidatuta tailerreko parte-hartzaileak eta durangar oro.
Gozatu inauteriak!
No comments:
Post a Comment