Ostegunean, abenduak 1, iluntzeko 6,30etan, euskararen erabilera soziala bultzatzeko ikastaroa antolatu du Berbalagunek Pinondo Etxean. Ikastaroa dohainik da eta 12 lagunentzat egokitua.
Euskararen erabilera sozialaren inguruan
hausnartzea du helburu ikastaroak. Aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak
jorratzen dira ikastaroan. Hizkuntzaren aldeko argudioak eskaintzen dira; eta, bide batez, partehartzaileen hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu.
Tailerra interesgarria iruditzen bazaizu, eman izena lehenbailehen, Berbalaguneko telefonora deituz, edo posta elektronikoz.
No comments:
Post a Comment