Atzo jaso zuten saria "San Martin kiniela"ko asmatzaileek. AEK-k urtero ikasleen artean zabaltzen duen galdetegia da "San Martin kiniela". Txarrien eta txarriboden gainean gehien dakienak neguari aurre egiteko besteko otzara ederra irabazteko aukera izaten du. Izan ere, jakin ahal izan dugunez, txarrikiez gain, Tolosako zigarroak eta Gorrotxategiren turroiak ere ez dira falta izan aurtengo otzaran.
Argazkian, sarien ondoan, irabazleetako bat ageri da bere taldekideekin batera. On dagiela!
3 comments:
Zeintzuk ziren galderak?
Zer, inbidia, ala?
nik neuk gustura hartuko neuke holako otzara ederra!!!!!!
Post a Comment